Skip to main content
2014/01/27

BEL VALVESek aurrezpen handiak lortu ditu DANOBATen zinta zerra bertikal bat instalatu ondoren

BEL VALVESek aurrezpen handiak lortu ditu DANOBATen zinta zerra bertikal bat instalatu ondoren

Newcastlen egoitza duen BEL VALVES enpresak, lurrazalean eta itsas azpian aplikatzeko funtsezkoak diren petrolio eta gas balbulen diseinuan eta fabrikazioan liderra izanik, gorabidean dauden eta kalitate eta fidagarritasun mailarik handiena eskatzen duten merkatuak hornitzera bideratzen ditu bere indar gehienak. Enpresak 50.000 bat balbula ditu instalatuta mundu osoan, eta horietako batzuek planetako lekurik babesgabeenetan daude lanean, sarritan 3.000 m baino gehiagoko sakoneran eta presio handi eta muturreko tenperaturetan.

Kontuan izanda balbula horiek 121.9 cm-ko diametroa eta mikra bat baino gutxiagoko perdoiak izan ohi dituztela, oso garrantzitsua izaten da mekanizazioa doitasun handikoa izatea; hori dela eta, BEL VALVESek, goialdean hodi bidez zatitutako 4A uhatea duen bere 61 cm-ko balbulak egiteko prozesuan ebaketa eragiketa hobetzea egokitu zitzaionean, Prosawera jo zuen konponbide bila, normala denez. Ordura arte ere prozesuan zinta zerra bertikal bat erabiltzen bazuten ere, prozesuan material asko galtzen zen zerra bere ibilbidean ½ hazbete bat ere desbideratzen zelako alabearen alde bietatik, eta horren ondorioz beharrezkoa izaten zen berriz mozketa handia egitea eta ondoren mekanizatzea, gainazalari forma egokia emateko. Horri erantzuteko, Prosawek DANOBAT VL zintadun zerra bat erabiltzea gomendatu zuen, eta zerra horrekin produktu horren ebaketa denbora nabarmen gutxitzea lortu da, 18 ordutik 6 ordura soilik, aldi berean material galera ere gutxituta, ebaketan zerraren ibilbidea nabarmen zehatzagoa izanik. Material gutxiago galduta, gainera, 1.500 bat libera esterlina aurrezten dira kostuetan balbula bakoitzeko. Era berean, zerraren karburozko xafla berria erabiltzeak kostuetan aurrezpen handiak egiten lagundu du, xafla horrek aurreko makinarenak baino 50 aldiz gehiago irauten du eta. Adam Leggett tailerreko buruak esan bezala,“Oso harrituta gaude DANOBATen makina berri honekin. Gure aurreko sistema baino askoz ere zehatzagoa eta azkarragoa da, eta kostuetan aurrezpen handiak egitea ahalbidetu digu. Produkzioa trabatzea ekiditen ere lagundu digu, tailerrean lana arinago joan baita. DANOBAT eta Prosaw gure ondoan egon dira proiektu honen bidean urrats bakoitzean laguntzen, zerbitzu bikaina eskainiz eta salmentetan eta arlo teknikoan produktu hau aurrera ateratzen asko lagunduz'.