Best of Industry saria eskuratu du Soraluce VSETek
Best of Industry Award saria eskuratu du SORALUCE VSETek, neurketa eta kontroleko teknologiaren kategorian.
Bimatec Soraluce Zerspanungstechnologie GmbHek, Soralucek Alemanian duen egoitzak, industriako produkturik HOBERENAri ematen zaion saria eskuratu du 2019an, neurketa eta kontroleko teknologiaren kategorian, patentatu duen SORALUCE VSET sistemagatik.
Aurten, 31 izendatu egon dira sarirako, 11 kategoriatan, eta denak bozkatu dira. Bimatec Soraluce Best of Industry Award sarirako sailkatu zen, “MM Award zur AMB 2018” sariaren irabazlea izan baitzen.
Ikerketaren eta industriaren alorreko aditu batzuek, argitaletxeetako pertsona batzuek eta MM MaschinenMarkten irakurleek parte hartu dute sarien gaineko erabakiak hartzen. Guztira, MM Maschinenmarkten irakurleek 16.000 boto baino gehiago aurkeztu dituzte kategoria guztietan, online bidez bozkatzeko prozesuan.
Atzo aurkeztu zen Best of Industry 2019 saria, Würzburgeko Vogel Konbentzio Zentroan egin zen gala batean. Bimatec Soraluceko eta Soraluceko lantalde osoaren izenean, sarien banaketarako zeremonian egon ziren Andreas Lindner eta Thilo Borbonus, Bimatec Soraluceko zuzendari nagusiak; Claudia Ferri, Bimatec Soraluceko marketineko arduraduna; eta Jan Lauer, Bimatec Soraluceko zuzendari komertziala.
Claudia Ferrik, Bimatec Soraluceeko marketineko arduradunak, hau esan zuen saria entregatzeko zeremonian: „Gure bezeroentzat balio erantsia sortzen duten produktu eta soluzio berritzaile eta aitzindariak aitortzeko modua da saria. Plazer handia da guretzat sari ospetsu hau eskuratzea, fresatzeko eta torneatzeko makina handien merkatuan lider teknologiko gisa dugun posizioa indartzen baitu.
SORALUCE VSET
Landugabeko piezak mekanizatu aurretik neurtzeko eta lerratzeko erabiltzen da SORALUCE VSET.
Gakoa da landugabeko piezaren neurketa eta gehiegizko materialaren kontrola batera egiten direla makinatik kanpo, eragiketa horiek izanik bukaerako piezaren kalitatea bermatzen dutenak. Fotogrametriako teknologiaren gainean bereziki garatutako aplikazioari eta praktikara bideratutako ebaluazio softwarearen garapenari esker da posible hori.
Sistemak 0,05 mm-ko doitasuna ematen du piezak luzeran duen lehen metrorako. Aparteko metro bakoitzagatik, 0,02 mm gehitzen dira. 10 metro luze den osagai baterako, perdoia 0,23 mm-koa baino ez da, beraz.
SORALUCE VSET neurketa sistema errentagarria eta zehatza da, eta neurri handiko pieza landugabeak lerratzeko denbora %70 ere murrizten uzten du. Gainera, makinaren produktibitatea nabarmen handitzen da, makina ez baita geldi egoten neurtzen eta lerratzen ari den bitartean, ez eta landugabeko piezaren gehiegizko materiala kontrolatzen den bitartean ere.
Gainera, sistema nabarmentzen da aplikatzen eta erabiltzen erraza delako, eta ez duelako neurketa teknikari eskarmentudunik behar, ezta landu beharreko piezak konplexuak direnean ere.