Skip to main content
2014/06/05

BIEMH 2014: zentrorik gabeko DANOBAT E-315FV makina

BIEMH 2014: zentrorik gabeko DANOBAT E-315FV makina

Zentrorik gabeko E-315FV modeloko DANOBATen artezteko makina berariaz izan da diseinatua hainbat industria sektoretako doitasun handiko osagaiak produzitzeko, esate baterako, automobilgintzarako, hidraulikarako, aeronautikarako etab. Zentrorik gabeko artezketa produktibitate handiko mekanizazio prozesua da zeinetatik piezen zentraketa eta lotura kentzen diren. Ondorioz, zikloaren denbora nabarmen murrizten da eta zentraketa akatsak desagertu egiten dira.

BIEMH azoka honetan E-315FV modeloa ikusgai egongo da. Makina horrek karga eta deskargarako sistema automatikoa eta makinarako feedbacka duen post-process neurketa ditu. Artezteko makina hori gai da 0,5 mm-tik eta 50 mm-ra arteko diametroa eta lanerako gehienezko luzera 200 mm-ko plongeera duten piezak mekanizatzeko. %100 granito naturalezko bankada baten gainean eraikita dago, zeinak moteltze-ahalmen ezin hobea, egonkortasun termikoa eta zurruntasun estatiko eta dinamikoa bermatzen dituen. E-315FV artezteko makinaren ardatz guztiek makinaren erantzun dinamikoa artezketa zikloaren denbora murriztuz hobetzen duten motor linealak eta doitasun ezin hobea ahalbidetzen duten erregela optikoak dituzte. Artezteko harri buruari elektroardatz batek eragiten dio. Hala, ohiko uhalaren bidezko transmisioa erabilita sortzen diren bibrazioak murriztu egiten dira eta 20 eta 100 m/s-ra arteko abiadura-aldaketak egin daitezke ohiko harriekin, diamantearekin edo CBNrekin artezteko. Doitasun handiko makina bat bilatzeaz gain, DANOBATek arreta berezia jarri dio diseinu konpaktu eta modular bat sortzeari, zeinak armairu elektrikoa, CNCaren aginte-koadroa, neumatika eta gainontzeko osagai guztiak makinan bertan integratuko dituen, lantegian okupatzen duen espazioa nabarmen murriztuz.