BIEMH 2014: Zutabe mugikorreko SORALUCE FP-12000 fresatzeko eta mandrinatzeko zentroa
FP-12000 fresatzeko zentroa funtzio anitzeko fresatzeko eta mandrinatzeko makina da. Bere diseinu zurrun eta egonkorrak neurri handiko piezen mekanizazioan doitasun eta produktibitate maila altuenak lortzen ditu. Makinaren kontzeptu modularrak egokikortasun bikaina eskaintzen du eta aukerako osagarri gama zabal batekin hornitu daiteke, eta makina bezeroaren beharretara eraginkortasun eta doitasun handiz egokitzea ahalbidetzen du. Energia , eraikuntzako makinak, ontzigintza eta ekipamendu-ondasunak moduko sektoreetako piezen mekanizaziorako soluzio ideala da. Makinak 3200 mm-ko ibilbide bertikala du, 1500 mm-ko zeharkako ibilbidea, 37 kW-ko potentzia buruko motorrean, eta 1ºx1º bakoitzeko biraketa duen buru ortogonalaz hornitua dago.
Makinaren zutabe mugikor kontzeptuak hainbat lan-estazioz hornitzea ahalbidetzen du , eta horri esker mekanizazioa eta piezak kargatzea aldi berean egin daiteke, eta baita pendularrean mekanizatzea ere.