Skip to main content
2013/03/01

Cincinnatiko Alkatearen bisita DANOBATGROUP-eko trenen dibisiora

Cincinnatiko Alkatearen bisita DANOBATGROUP-eko trenen dibisiora

Cincinnatiko alkate den Marc Malloryk DANOBATGROUP-eko Trenen dibisioko egoitza bisitatu zuen atzo, otsailaren 28an. Cincinnatiko tranbiaren proiektua CAF enpresari esleitzearen ondorioz, Mallory alkatea Espainian egon da, eta CAFeko Beasaineko egoitza nagusia bisitatzeaz gain, material ibiltariaz hornitutako hainbat hiri ere bisitatu ditu: Metro Sevilla, Zaragoza eta Gasteizko Tranbiak. Aipatutako hauek Danobaten makinak dituzte beraien mantentze lanetako tailerretan, hala nola, hodi-tornuak, gurpilaren geometria neurtzeko ekipoak eta arrastreko orgak. DANOBATGROUP-eko Trenen dibisioa, material ibiltarien produkzio lantegi eta mantentze lanen tailerretarako bukatutako produktu eta irtenbideak eskaintzen dituen enpresa espezializatua da. Produktuen artean azpimarragarrienak: Hobi-tornuak, Atari-tornuak eta Bogien Proba-banku dinamikoak besteak beste. Horrez gain, aipatu beharrekoak dira produkziorako irtenbideak, adibidez, ardatz eta muntatutako ardatzentzako linea automatikoak.