Skip to main content
2015/11/26

DANOBAT DWPM tren neurgailua jarri da Gernikan Euskotrenentzako

DANOBAT DWPM tren neurgailua jarri da Gernikan Euskotrenentzako

Euskotrenek dagoeneko badauka DANOBAT tren gurpilen perfil neurgailua.

Sistema berri honi esker euskal enpresa bere trenen gurpilen egoera zein den jakiteko gai da une oro, horrela garraioetako mantenua eta segurtasuna hobetuz.

Sistema honek hainbat parametro neur ditzake aldi berean:

  • Pestañaren garaiera
  • Pestañaren zabalera
  • qR faktorea
  • Llantaren zabalera
  • Gurpilaren profil osoa
  • Oinatz sakonera
  • Barruko aldeen arteko distantzia
  • Gurpilaren diametroa

Horretarako neurgailuak tren sektoreko teknologiarik aurreratuena dauka: abiadura handiko kamarak, 100fps hartzeko gaitasuna dutenak, 120 segundutan egindako azken wheelsetaren ondoren egindako neurketaren emaitzak, algoritmo matematikoen bidez 3Dn berreraikitako neurketak...

Ez hori bakarrik, euskal kostaldeko baldintza klimatikoak direla eta, oso garrantzitsua da DANOBAT tren neurgailuaren sistemak duen sendotasuna. Kanpoaldearengandik basbetuta eta isolatuta dago eta tenperatura konstante mantentzeko gai da triangulazio unitatean -20ºC azpiko baldintza klimatikoetan ere. Gainera diseinuari esker baldintza klimatiko txarrak izanda ere egitura ez da deformatuko eta gainera denboran zehar trenak sortutako bibrazioak ere gutxituko ditu.

DANOBAT makina urrian instalatu da modu erraz eta azkarrean. Ez da obra zibilik behar izan eta ezta errailik kentzerik ere.