Skip to main content
2016/01/21

DANOBAT ekipamendua “TUBOS REUNIDOS” enpresarako tutu hariztatuak egiten dituen lantegi berrian

DANOBAT ekipamendua “TUBOS REUNIDOS” enpresarako tutu hariztatuak egiten dituen lantegi berrian

"Tubos Reunidos" enpresa internazionalak tutu hariztatuak eta mangitoak egiteko instalazio berria du jada, eta instalazio hori DANOBAT makinez hornituta dago. Proiektua, Tubos Reunidos eta Marubeni enpresen arteko joint-venturearen emaitza, 31.500 metro koadroko lursaila hartzen du, non DANOBAT makinak etenik gabe ari diren tutu hariztatuak fabrikatzen.

Produkzio lerro berriak balio teknologiko handiko tutuak egingo ditu, zehazki petrolio eta gas putzuen zulaketa eta produkziorako erabiliko diren tutu hariztatuak.  DANOBAT makinek bukaerako lana egingo dute, hau da, tutuei PREMIUM hariak jarriko dizkiete, zeinak patenteek babestuta dauden eta estandarrek baino prestazio hobeak eskaintzen dituzten. «Ezin hobeak dira 4.000 edo 5.000 metroko sakoneran dauden ustiategietan lan egiteko», zehazten du Carlos San Martinek, Tubos Reunidos Industrial enpresako teknologia eta garapeneko zuzendariak.

Beste ekipamendu batzuen artean, lerroak DANOBAT TTB tornu horizontal batzuk edukiko ditu tutuen mekanizaziorako.  Makina horren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da zurruna eta produkzio handikoa dela, nabarmenduz oso ondo kentzen duela torneaketa eta hariztaketa eragiketetan sortzen den txirbila.  Makinak, halaber, karga eta deskargarako sistemak, posizionamendurako kanalak eta tutuen torneaketarako tresna espezifikoen soluzioak ere edukiko ditu. Eta hori gutxi ez balitz, lerroa DANOBAT etxeko zinta zerrez hornituta egongo da tutuen mozketarako; eta horri esker Tubos Reunidos enpresari soluzio osoa eta balio erantsi handikoa izango du.

DANOBAT makinek, halaber, putzuko tutuak lotzeko beharrezkoak diren akoplamendu bereziak, hau da, indar-pareak ere egingo dituzte lantegi berrian. Enpresak DANOBAT etxeko tornu sofistikatuak edukiko ditu indar-pareak mekanizatzeko, eta, horrez gain, kargatzeko eta deskargatzeko sistema robotizatua ere edukiko du, zeinaren bidez produkzioa automatizatuko den langileen interbentzioa murriztuz.