2013/03/27
DANOBAT eta SORALUCE enpresek artezketako, torneaketako, ebakitzeko, zulatzeko, fresatzeko eta mandrinatzeko, azken soluzioak aurkeztuko dute INDUSTRIE Lyon azokan
DANOBATGROUP taldearen barruko DANOBAT eta SORALUCE enpresek teknologia aurreratua eta ekoizpen maila altua duten artezketa, torneatze, fresatze-, mandrinatze-, ebakitze- eta zulatze-soluzioak aurkeztuko ditu apirilaren 16tik 19ra INDUSTRIE, azokan, Eurexpo Lyon, Frantzia.
Makina-erremintaren nazioarteko topaketa nagusia da Frantzian eta DANOBATGROUP taldeak 6-Y106 standa izango du bertan.
Aurreko urteetan INDUSTRIE azoka bisitatu duenean bezala, DANOBATGROUP-ek tokiko zein nazioarteko bezeroekiko harremanak indartzeko asmoa du, egungo egoera ekonomikoari tinko aurre egiteko.