Skip to main content
2015/09/07

DANOBAT eta SORALUCEren azkeneko garapenak EMO 2015ean ikusgai

DANOBAT eta SORALUCEren azkeneko garapenak EMO 2015ean ikusgai

DANOBATGROUPek bere bi produktu marketako, DANOBAT eta SORALUCE, teknologiarik aurreratuenak izango ditu ikusgai mundu mailan bi urtean behin egiten den makina erreminta erakustazokarik garrantzitsuenean. EMO 2015 erakustazoka hau Milanen egingo da urriaren 5etik 10era bitartean.

Erakustazoka honen garrantziaz jabetuta DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCEren berrikuntza eta produkturik aipagarrienak erakutsiko ditu hiru stand ezberdinetan, non azken generazioko teknologiarekin bi marka hauek duten konpromisoa erakutsiko den eskakizun maila altua duten sektoreei zuzendutako azkeneko soluzioekin.

DANOBATGROUPek bere bi produktu marketako, DANOBAT eta SORALUCE, teknologiarik aurreratuenak izango ditu ikusgai mundu mailan bi urtean behin egiten den makina erreminta erakustazokarik garrantzitsuenean. EMO 2015 erakustazoka hau Milanen egingo da urriaren 5etik 10era bitartean.

Erakustazoka honen garrantziaz jabetuta DANOBATGROUPek DANOBAT eta SORALUCEren berrikuntza eta produkturik aipagarrienak erakutsiko ditu hiru stand ezberdinetan, non azken generazioko teknologiarekin bi marka hauek duten konpromisoa erakutsiko den eskakizun maila altua duten sektoreei zuzendutako azkeneko soluzioekin.

Berrikuntzen artean aipatu beharra dago SORALUCEk makina gama berri bat aurkeztuko duela, merkatuan iraultza eragingo duten makinak, diseinu kontzeptu berriari esker, langilearen beharrei ergonomia eta segurtasun handiagoarekin erantzungo diena

Fresaketa/Mandrinaketa eta torneaketa bertikaleko SORALUCE zentroak, Hall 01 - Stand C20-D21

Stand honetan fresaketa-mandrinaketa soluzioak erakutsiko dira, eta baita torneaketa bertikaleko SORALUCE zentroak ere; funtzio anitzeko SORALUCE FMT zentroa eta FXR-W fresaketa-mandrinaketa makina generazio berri bat, beraien arloan inoiz ikusi gabeko garapenak barneratuta dituzten makinak, hain zuzen ere.

Bi makina hauek DAS (Dynamics Active Stabilizer) sistema berritzailea dute, makinaren zurruntasun dinamikoa aktiboki handitzeko gai den gailu bat, ebaketarako gaitasuna %300era arte handituz eta honen bidez mekanizatuan ezegonkortasun arriskua (chatter) gutxituz. DAS sistemak ebaketarako gaitasun orokorra handitzen du, gainazalaren kalitatea hobetzen du eta erremintak apurtzeko arriskua gutxitzen du erreminten bizitza luzatuz muga-mugako ebaketa balditzetan.

Bi makina hauek ergonomia, SORALUCE markak segurtasun eta funtzionalitate handiagoa izan dezaten egindako birdiseinaketa sakonaren isla dira. SORALUCEk argi du mekanizatuaren errendimendua hobetzeko garrantzitsua dela langilearentzako inguru atsegina sortzea, eta horretarako, maila ezberdinetan haztatu daitekeen diseinu integrala garatu du. Adibide garbia da langilearen kabina berria, hobekuntza aipagarriak barneratzen dituena ikuspen baldintzak eta laneko guneetara irisgarritasuna hobetzeko. Gainera, mantentze lan gutxiago eskatzen duen eta erabileran erosotasun handiagoa eskaintzen duen altxatzeko sistema elektriko berria barneratu du ,eta honetaz gain, periferiko seguru eta eskuragarriagoak ere gehitu ditu, lana errazteaz gain geldialdi denborak ere gutxitzen dituztenak makinaren produktibitatea eta errentagarritasuna handituz. Berrikuntza hauei SORALUCEk makina pertsonalizatzea gehitzen die, bezero bakoitzaren beharretara gehien egokitzen den soluzioa izatera iritsiz.

DANOBAT artezketa eta torneaketa, Hall 14 stand L10-M05:

Stand hau DANOBAT artezketa eta torneaketetara egongo da zuzenduta, non ondorengo makinak aurkeztuko diren: DANOBAT LT-400, zehaztasun handiko tornu berritzailea gogorrean torneatzeko, pieza zilindriko zein ez zilindrikoekin lan egiteko diseinatuta bereziki ekipamendu egoki egiten duena automozio sektorerako, osagai hidraulioetarako, zehaztasuneko matrizeria, ekipo hondasunen osagaiak eta gogortasun maila handiko akaberak beharrezkoak dituzten sektoreetako bezeroentzako. Bestetik, zentrorik gabeko ECG—400 artezteko makina abiadura handiko produkzioetarako bereziki diseinatutako zentrorik gabeko artezteko makinarik zurrunena izateagatik bereizten dena (120 metro segunduko CBN urratzaileko aplikazioetarako), zurruntasunean eta dardarak xurgatzen arreta jarriz, bi elementu kritiko artezketako goi mailako prozesuetan ; bestalde, DANOBAT LG-600 barneak eta kanpo aldeak artezteko makina horizontala, 300 mm-ko kanpo aldeko diametroak 600 mm-ko distantzia maximoarekin puntu artean. Osagai ez zilindrikoak ere arteztu ditzake, espekak besteak beste ; eta azkenik, DANOBAT-OVERBECK IRD-400 artezteko makina zehaztasun handiko IRD gamako hiru modeloetako bat da barneak, kanpo, erradio aurpegi eta forma ez zilindrikoetako operazioetarako. Barneak artezteko diametro maximoa 200 mm-koa da, piezaren iraulketa 400 mm-koa eta piezaren pisu maximoa 70 edo 170 kg-koa da.

DANOBAT ebaketa eta zulaketa Hall 18 stand C15:

Stand hau ebaketako soluzioetara bideratuta egongo da, hau da, zinta zerrak eta disko zerretara, ondorengo makinak egonik ikusgai: DANOBAT HDS 8A zinta zerra prestaziorik onenak lortzeko eta produktibitate handiagoa eta zintaren bizitza lortzeko diseinatua. Makina honek 800 mm-ra arteko solido eta tutuak zehatz eta azkar ebakitzea bermatzen du. Zutabe sendoak eta burua pieza bakarrean daude fabrikatuta, gidaria materialaren zabalerara egokitzen da eta beso mugikorra hidraulikoki blokeatzen da ebaketan, modu honetan ebaketan dardarak ekidinez. Makinaren zurruntasuna optimizatzeko materiala zintaren bi aldeetatik lotzen da.

Era berean, DANOBAT iDS 5A zinta zerra automatikoa ere egongo da ikusgai, egitura sendoko zerra ebaketarako azken teknologiak eta etorkizuneko garapenak maximizatzeko aukera ematen duena, oreka zehatza mantenduz ebaketa denbora eta orriaren iraupenaren artean. Ebaketarako gaitasuna 600x520 mm-ra artekoa. Zerra zirkularretako azken aurrerapenak ere egongo dira ikusgai: zinta zerra bakarra edo anitza ebaketa azkarragorako eta hortz aldaketa tarte handiagorako.

DANOBATGROUP etengabeko garapenean esperientzia eta teknologia batzearen ondorio da. Orain 60 urtetik hona enpresa lider nagusiek gugan jarrita dute konfidantza.