Skip to main content
2012/07/19

Danobat Euroblechen

Danobat Euroblechen

Danobat, DANOBATGROUP eko eta Mondragon Korporazioko kidea dena, EUROBLECH azokan egongo da berriro ere mozteko, zulatzeko, puntzonatzeko eta tolesteko teknologiak erakusten. Azoka Hannoverren ospatuko da eta  guztira 470 m2-ko izango ditu bere produktuak erakusteko, 12. Aretoko A50 erakusmahaian, hain zuzen ere urriaren 23tik 27ra. Zure premietara egokitzen diren soluzioak aurkitu ahal izango dituzu bertan. DANOBATGROUP enpresa liderra da makina erreminten fabrikazioan eta 55 urte baino gehiagoko esperientzia du horretan. Errendimendu handiko makina mota bat baino gehiago fabrikatzen ditu: artezteko makinak, tornuak, zintadun zerrak, zulatzeko unitateak, 3D plasma bidezko mozketa, puntzonaketa, tolestaketa, zuntz laser bidezko mozketa…

Azoka honek guretzat duen garrantziaren jakitun garela, edizio honetan DANOBATek ahalegin berezia egingo du bere berritasun eta produktu nabarmenenak erakusteko, mundu osoan dauden makina erreminten fabrikatzaile liderren artean egon nahi dugulako. DANOBATek iDP+ erakutsiko du, egitura metalikoen sektorean errotuta dauden bi teknologiaren konbinazioa aintzindaria, MOZKETA TERMIKOA eta ZULAKETA teknologien konbinazioa, alegia. Konbinazio horrek mekanizazio lan biak makina berean egitea ahalbidetuko digu, gaur eguneko lan prozesuan ezinezkoa dena. Ezagutu, baita ere, mozketarako erabiltzen den zuntz teknologian oinarritutako laserraren abantailak:  IRIS, errentagarritasun handiko eta kontsumo txikiko makina.  Puntzonaketa eta zizailaketa lanak konbinatu eta erabat serboelektrikoa den makina bat ere jarriko dugu ikusgai. CUPRA makina da, prozesuen integrazioan bikaina dena. Danobatek “giltza eskura´ erako soluzioak eskaintzen ditu piezak kargatu, deskargatu eta biltegiratzeko hainbat sistemaren bitartez, makina horien osagarri gisa, erakusketan jarritako modeloetarako hainbat alternatibez gain. DANOBATek nazioarteko bezeroekin dituen hartu-emanak sendotzea espero du, horrela egungo egoera ekonomikoari aurre egin ahal izateko. EUROBLECH nazioartean egiten den eta DANOBATeko azken berritasunak eta teknologiak ezagutzeko aukera aparta ematen duen azoka da. Informazioa gehiago behar izanez gero ondorengo taula bete ezazu.