Skip to main content
2013/02/08

DANOBAT laser bidezko lehenengo ebaketa makinak Indian

DANOBAT laser bidezko lehenengo ebaketa makinak Indian

DANOBATGROUPeko xafla transformazioko dibisioa laser bidezko lehenengo DANOBAT ebaketa makina instalatzen ari da Indian, Mumbaitik hurbil dagoen azpikontratazio enpresa batean, eta hemendik gutxira Bangaloren instalatuko du bigarren makina bat. Bi makina hauek, epe laburrerako aurreikusita ditugun beste proiektu batzuekin batera xafla dibisioa sendotzen dute laserraren munduko merkatuan. Instalatutako makina fibrazko laser bidezko ebaketa makina da, IRIS modeloa.  Ebaketari  laser bidez fibra aplikatuz, produkzio kostuak asko jaisteko aukera ematen du, energia kontsumoaren murrizpenari dagokionean. Gainera, erabateko murrizpena lortzen da mantenimendu kostuetan eta kontsumigarrietan. Oso makina eraginkorra eta azkarra da, eta erabilera anitzekoa.

Instalazio berri honekin DANOBATGROUPek mundura hedatzeko politikarekin jarraitzen du, eta DANOBAT India bezalako merkatu garrantzitsu eta estrategikoan marka finkatu gisa agertzen da.