Skip to main content
2012/07/13

DANOBAT Sheet Metal-ek produktibitate handiko makinak instalatu ditu Errusian

DANOBAT Sheet Metal-ek produktibitate handiko makinak instalatu ditu Errusian

DANOBATGROUPeko xafla transformaziorako dibisioak  zizailadun puntzonatzeko makina lerro bat  eta panelatzeko makina automatiko bat instalatu ditu Errusiako Penza hirian kokatutako PPO EVT enpresan, bi makinak automatizazioa eta ekoizpen edo produktibitate maila altuarekin. PPO EVTko   zuzendari nagusiak Vladimir Revunov jaunak esan zuen bezala “teknologia berri honek produkzioan jauzi bai kuantitatibo zein kualitatiboa emateko aukera emango digu´

Dibisioak Errusiako Penza hirian kokatutako PPO EVT enpresan bi makina berri instalatu ditu. Errusiako enpresa hau garrantzitsua da etxeetako sukaldeak fabrikatzen, gai elektrikoak zein gas bidezkoak eta baita ur berogailuak fabrikatzen ere.

Instalatu dugun makinetako bat CUPRA modeloa da, zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko makina bat, eta bestea PG2600  panelatzeko makina automatikoa. Makina hauek produkzio maila altua eta automatizazioa eskaintzen dute barneratuta dituzten karga eta deskarga sistemei esker. Izan ere, PPO EVT enpresako Vladimir Revunov zuzendari nagusiaren hitzetan prozesuen automatizazio eta integrazioari esker makina berri hauek produkzioan bai kuantitotiboki zein kualitatiboki jauzi garrantzitsua emateko aukera emango diete. CUPRA makina zizaila angeluarrarekin konbinatutako puntzonatzeko makina da, eta puntzonatzeko zein ebakitzeko prozesuak makina bakarrean eskaintzen dituena, eta gainera karga-deskarga automatikorako sistema ere badu. Bestalde, PG2600 makina panelatzeko makina automatikoa da, eta honek ere karga-deskarga automatikorako sistema du, eta tolesteko prozesuetako produktibitate edo ekoizpen maila eta malgutasunagatik bereizten da.

Instalazio berri honekin DANOBATek munduan zabaltzeko politikarekin jarraitzen du eta kontsolidatutako marka gisa agertzen da Errusia bezalako herrialde eta merkatu garrantzitsu batean.