Skip to main content
2018/02/02

DANOBATek bere azken garapenak aurkeztuko ditu GRINDTEC azokan

DANOBATek bere azken garapenak aurkeztuko ditu GRINDTEC azokan

DANOBAT GRINDTEC azokan egongo da, honako hau Augsburgon (Alemanian) ospatuko da Martxoaren 14 eta 17 bitarte.

DANOBATek artezgailuetan bere aurrerakuntza teknologikoak erakutsiko ditu, artezketaren zehaztasuna lortzen duen torneatu gogorrerako tornu batekin batera.

Hortaz gain, enpresak bere balio digitaleko proposamena elkarbanatzeko aukera izango du, 4.0 industriaren aurrerakuntza kontzeptuetan oinarritutako garapen teknologiko propioak, fabrikazio espazio adimentsuak sortzeko aurrera pausua emateko helburuarekin, interkonektatutako ekipamenduz hornituriko eta funtzionamendu autonomoko gaitasuna duten espazioak sortuz.

Ondorengoak dira DANOBATek azokaren edizio honetan aurkeztuko dituen garapen teknologiko aurreratuak:

 

1. Zurruntasun maximodun Artezteko makina zentrogabeak

DANOBATek ESTARTA-650 artezteko makina zentrogabea aurkeztuko du. Soluzio hau erabat berria da eta bere ezaugarririk nabarmenena da merkatuan dagoen ekipamendurik zurrunena dela antzeko ezaugarriak dituzten ekipamenduen artean.

ESTARTA-650 diseinatua izan da gaur eguneko abiadura handiko fabrikazio eskakizunei erantzuteko, ziklo-denborak nabarmen hobetzeko eta produkzioa maximizatzeko helburuarekin.

Soluzio honen abantaila nagusiak dira doitasun maila handia, produktibitatea %30 handitzea eta zurruntasun handia izatea.

Garapen honek pasantean 120 metro/ segunduko hartzeko gaitasuna dauka bibrazioen sorrera minimizatzen delarik. Ezaugarri hau –abiadura handian lan egitea bibrazioen xurgatze maximoarekin- prestazioen artean gakoa da exijentzia handiko artezketa prozesuak arrakastaz gauzatzerako orduan.

Artezteko makina hau, motor linealekin, granitozko bankada batekin, arrasteko buru batekin (hegalkina ezabatzen duen euskarri osagarria duena) eta moteltze sistema berritzaile batekin hornitua dago.

Soluzio honek errodadura bidezko sistema-gidatze bat ere badauka, mugimenduarekiko sentsibilitatea handiagoa ematen diona. Azken prestazio honekin, osagai hidraulikoa ezabatzea lortzen da. Ondorioz, ESTARTA-650 ekologikoki jasangarria den artezteko makina da, kontsumo txikiagoa eta mantentze-lan gutxiago behar dituena.


2. LT-400: Artezketa kalitatea torneatuaren malgutasunarekin

DANOBAT-ek experientzia zabala du artezketa eta torneatuan, bi teknologien ezagueraren bateratasunarekin, sortu da LT-400 makina.

Torneaketarako doitasun handiko eta halaber torloju bat duen doitasun handiko tornu batetaz datza. Soluzio honen ezaugarrietako bat kalitate goreneko akabatuak lortzen dituela da , bezeroaren beharretara egokitzeko malgutasun eta moldagarriatsunarekin.

LT-400 ezin hobeto egokitzen da serie mozdun bezeroen eskakizunetara, ekoizten dituzten osagai motak maiz aldatu behar izaten dituztelako, artezketa teknologiaren doitasunari uko egin gabe.

Garapen honekin ekoizleen hainbat serietara egokitzea lortzen da kalitate handiko emaitzekin. Kalitate handiko emaitza hauek, granitozko bankadari esker lortzen dira, egonkortasun termikoa eta bibrazioen absortzio handiagoa lortzen delako

Horrez gain, garapen honek kontakturik gabeko teknologia hidrostatikodun orga gurutzatuak ditu, gidatze-sistemaren higadura zero izatea bermatzeko, stick-slip efektua saihesten dute, bai eta moteltze gaitasun handia eskaini ere. Sistema hidrostatikoak egonkortasun termikoa ziurtatzen du olioaren tenperatura konstantearen kontrolari esker.

X eta Z ardatzen motor linealak, erregela optiko eta hozgarriek kontrolatzen dituzte, kontrolatutako tenperaturarekin. Motor hauek nabarmen luzatzen dituzten mantentze-lanetarako denbora-tarteak.

Kojinete hidrostatikoarekin hornitua eta motorra txertatuta dituen makina-burua ere nabarmentzekoa da, biak hoztuta.

Makina, kontrapuntu mugikorrarekin hornitua dago, motor linealaren bidez eragiten dena. Pieza aldaketaren set-up prozesua bizkortzea posible egiten du.

Ekipamendu-ondasunentzako pieza hidraulikoen, errodamenduen, torloju azkoinen eta osagaien fabrikatzaileen eskakizunetara egokitzen da, gogortasun handidun eta mikra baino doitasun txikiagoa duten materialen mekanizazio gaitasunari esker.

 

3. Forma ez-zilindriko eta erradioentzat soluzioa

Erakundeak azokara eramango dituen artezketa eskaintzen artean dago barrualdeak, kanpoaldeak, aurpegiak eta erradioak artezteko IRD-400 makina. Makina hau bereziki diseinatua izan da trokel eta matrizeen mekanizaziorako.

Garapen honen abantaila nagusiena da doitasun maximoko emaitzak lortzen direla konplexutasun geometriko handia duten piezetan eta produktibitate maila handia lortuz.

Artezketarekin zehaztasun handiko akabera lortzen da txertatuta duen eta 91 gradu arteko biraketa eman dezakeen BO ardatz bati esker. Ardatzen kontrolak posible egiten du barrualde konplexuak egitea, harri bakar bati eta inguruaren trazaketa bakar bati esker. Ondorioz, produktibitatea maximizatu egiten da.

Modelo honen baitan, 4 ardazdun dorreak softwarean txertatuta duen neurketa-zunda bat dauka, piezaren jatorrizko posizioa detektatzeko balio duena. Modu honetan, sistemak doitasunez lortuko du nahi duen neurria akaberaren azken iraganaldian. Ingurune biribiletan, biribiltasun- desbiderapena 0,5 µm izan daiteke.

Garapen honen beste berezitasun bat da ardatzen mugimendu guztien sinkronizazio gradu maila handia piezaren errotazio-ardatza barne (C0). Ondorioz, artezketa ez-zilindrikoa egin daiteke. Prestazio honek gainera aukera ematen du piezan geometria konplexuak mekanizatzeko koordenatu bidezko artezketarekin eta forma karratu, angeluzuzen zein libreak egin daitezke doitasun handiarekin.


4. Geometria konplexuen artezketa bertikala eta bezeroen eskakizunetara erabat moldagarria

Artezteko makina bertikalen artean, DANOBATen VG-800 makina eramango du GRINDTECera.

Ingeniaritza lan handiaren ondorioz sortu den garapen honek orga independenteak ditu posizioaren doitasun handiena lortzeko. Oso pertsonalizatua den makina da, bezero bakoitzaren eskakizunetara egokitu daitekeena.

VG-800 gamak, konfigurazio tarte zabala izan dezakeen dorre bat dauka, makinei moldakortasuna eta malgutasuna ematen diena, lotura bakarrean beharrezkoak diren hainbat mekanizazio prozesu gauzatzeko.

Garapena erabat egokitzen da bezeroaren mekanizazio eskakizunetara teknologia ezberdinak txertatzeko gaitasuna duelako artezketa, torneaketa, zulaketa, mandrinatze, fresatze zein neurketa eragiketak egin ahal izateko.

Makina hau buru nagusi batekin, barrualdeak artezteko maiztasun handiko batekin eta ardatz tangentzial batekin hornitua dago, guztiak DANOBATen garatuak izan direnak.

VG-800 soluzioak, barruko diametroak, kanpokoak, aurpegiak eta konoak neurtzeko gaitasuna duen erreminta dauka. Tarteko neurketak egitea ahalbidetzen du eta soluzio malguak eskaintzen ditu doitasun handiko mekanizazioa egiteko.

Gainera, C ardatzak teknologia hidrostatikoa du mikra baten azpitik ematen dituelarik biribiltasun emaitzak, bai eta gainazal-akabera optimoa ere.

Garapen honek DANOBATen DoGrind softwarea txertatuta dauka artezketa, torneaketa eta neurketa programen liburutegiekin eta energia aurrezteko eta jasangarritasunerako modulu bat ere eskaintzen du.

 

  • 4.0 teknologia adimendun fabrikazio guneak

Azokan parte hartzen duen bitartean, enpresak aukera izango du balio digitalaren proposamena partekatzeko, 4.0 industriaren kontzeptuetan oinarritzen diren garapen teknologiko propioak txertatuta dituena eta adimendun fabrikazio guneen sorreran urratsak emateko helburu duena, elkarrekin konektatutako ekipamenduekin hornitua dagoena eta modu autonomoan funtzionatzeko gaitasunarekin.

Zehazki, konpainiak Smart HMIa garatu du. Intuitiboki erabiltzen den interfaze bat da, eta langileari lagundu eta ekipoen erabilera errazten du, bide batez produktibitatea areagotuta.

Garapen horrek, zeina azokan aurkeztu diren makina guztietan instalatuta baitago, ahalbidetzen du ekipoaren egoeraren eta funtzionamenduaren gaineko informazio guztia modu zentralizatuan, azkar eta erraz eskuratzea. Gainera, bere diseinuari esker erabiltzailearen erabilgarritasuna eta esperientzia hobea dira.

Smart HMI interfazearekin mantentze lanen zikloak optimizatu daitezke, piezen egoerari buruzko informazioa erakusten duelako, erabilera denboran oinarrituta, eta jakinarazpen automatikoak eta mantentze lanetarako jarraibideak ematen dituelako eta fidagarritasuna hobetzen duelako, autodiagnostiko eragiketei esker.

Garapenaren funtzionaltasun nagusiak dira bere kontrol erabilera logikoa, pantailako dokumentazioa, hutsegiteak identifikatzeko laguntza, kontsumo energetikoaren monitorizazioa eta komunikazio protokoloen erabilera ahalbidetzen duela.

Konpainiak, halaber, plataforma bat garatu du datuak bildu, gorde eta prozesatzeko, makinaren egoera monitorizatu ahal izateko. Data System da plataformaren izena.

Garapen horrek fabrikazio prozesuaren egoera eta funtzionamendua denbora errealean ezagutzeko aukera ematen du, bai eta ereduak ezarri, joerak identifikatu, hutsegiteak aurreratu eta mantentze lan estrategia adimendunak martxan jartzeko ere.