Skip to main content
2013/09/27

DANOBATek Brasileko Sao Paulo hirian egingo den CORTE & CONFOMAÇAO DE METAIS erakustazokan hartuko du parte

DANOBATek Brasileko Sao Paulo hirian egingo den CORTE & CONFOMAÇAO DE METAIS erakustazokan hartuko du parte

DANOBATeko xafla transformaziorako soluzioak, Brasil-eko Sao Paulo hiriko Expo Norte pabeloian egingo den CORTE & CONFORMAÇAO DE METAIS erakustazokaren 7. edizioan erakutsiko dira urriare 1etik 4ra bitartean. Xafla eta hodi metalikoen prozesatze arloko ekitaldi garrantzitsua da. DANOBAT D-40 estanean kokatuko da eta bertan bere zuntzezko laser bidezko ebaketa makina da, IRIS modeloa erakutsiko du. Ebaketari laser bidez fibra aplikatuz, produkzio kostuak asko jaisteko aukera ematen du, energia kontsumoaren murrizpenari dagokionean. Gainera, erabateko murrizpena lortzen da mantenimendu kostuetan eta kontsumigarrietan. Oso makina eraginkorra eta azkarra da, eta erabilera anitzekoa. DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak erakustazoka honen bidez Brasilen duen ibilbide luzea sendotzen jarraitzeko asmoa dauka eta era berean merkatu horretan duen posizio ona mantentzea espero du.