Skip to main content
2012/09/07

DANOBATek DANOBAT-OVERBECKeko 60 pertsona hartuko ditu

DANOBATek  DANOBAT-OVERBECKeko 60 pertsona hartuko ditu

DANOBAT-OVERBECK enpresa alemaniarra erosi zutela hamar urte bete direla ospatzeko helburuarekin, DANOBATek Alemaniako 60 lankide hartuko ditu Elgoibarren dituen instalazioetan irailaren 7tik 9ra bitartean. DANOBATek, Makina erreminten fabrikazioan eta produkzio sistemetan 55 urtetik gorako esperientzia duenak, DANOBATGROUPen integratuta dagoen enpresa eta Mondragon Korporazioko kide izanik nazioartean duen lidergoa sendotu du.

Bisitaren agenda 3 egunekoa izango da, eta egun horietan MONDRAGON korporazioaren kooperatibismoari buruzko sarrera labur bat egingo zaie eta Donostia eta Bilbo hiriak bisitatuko dituzte. DANOBAT OVERBECK, 90 urte baino gehiagoko historiarekin, barrualde, kanpoalde eta erradioak artezteko makinen eta artezketa bertikaleko zentroen garapenean eta fabrikazioan espezializatuta dago. Konpainiak abangoardiako teknologiak erabiltzen ditu artezketa mekanika eta prozesua hobetzeko, ahalik eta kalitate estandarrik hoberenak izateko eta bezeroek kostu txikiagoak izan ditzaten.  Konponbide horiek garatzeko beren bezeroekin elkarlan estuan aritzen dira. Bezero horien artean azpimarra ditzakegu latak egiteko puntzoien fabrikatzaileak; izan ere, enpresa alemaniarrak milaka unitate fabrikatu ditu bezero horrentzat.  Overbecken merkatu nagusien artean Europa, AEB eta Asiakoa dira nabarmenenak.