Danobatek doitasunaren eta digitalizazioaren eremuan dituen soluzioak aurkeztuko ditu Hanoverreko EMOn
-
Makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak material gogorren artezketarako eta torneaketarako dituen azken belaunaldiko garapenak erakutsiko ditu, zeintzuek doitasun, fidagarritasun eta produktibitate handia ziurtatzen duten.
-
Enpresak 700 metro koadroko stand propioa edukiko du azokan, non balio erantsi handiko zerbitzuen eskaintza zabalaren eta berak dituen teknologia digital eta automatizazioko teknologia sendoen berri emango duen.
Danobat makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen fabrikatzaileak aurten ere presentzia nabarmena edukiko du Hanoverreko EMO azokan, zeina industriako fabrikazioaren sektorerako hitzordu internazional nabarmenetakoa den.
“Together beyond challenges” leloaren pean, enpresak azken belaunaldiko eta balio teknologiko handiko zortzi makina aurkeztuko ditu azokan. Horietatik hiru erabat automatizatuak dira, eta doitasun handiko artezketa eta torneaketa prozesuak gauzatzeko sortuak. Gainera, Danobatek zerbitzu aurreratuen garapenaren eta balio digitaleko proposamenak sendotzearen aldeko apustuaren berri ere emango du azokan.
Konpainiak 700 metro koadroko gune bat edukiko du erakusketarako (D-45 standa, 11. Halla), eta han industriako sektorearen lehiakortasuna handitzeko garatu dituen teknologiak aurkeztuko ditu. Bere bezeroen mekanizazio premietara erabat egokitutako soluzioak dira, eskakizun handiko erabileretan ahalik eta fidagarritasunik eta produktibitaterik handienak bermatzen baitizkie.
“Gure partnerren lehiakortasuna eta fabrikazio prozesuen optimizazioa bultzatzen jarraitzeko bokazioarekin, doitasun handiko artezteko makinen gama bat garatu dugu, tartean direla konfigurazio unibertsaleko makinak zein pertsonalizaziorik zorrotzenak dituztenak. Soluzio horiek azken erabiltzaileekin elkarlan estuan sortu dira. Garapen osoak dira, hau da, makinak ez ezik gure bezeroa lehiakorrago egiteko helburuarekin lotura duten osagarri eta prozesuak ere sartzen dira", ziurtatu du Danobateko CEO Xabier Alzagak.
Soluzioak abangoardia teknologikoan
Zehazki, Danobatek automobilgintzako motorren injektorearen itxituraren artezketara bideratutako sistema erabat automatizatu bat aurkeztuko du EMOn. Diametroan 2 mm eskas dituen pieza bat da, eta ekoizpen eskari oso handia dauka.
Konpainiak, halaber, kanpoaldeak artezteko LG-1000 modeloko makina bat erakutsiko du, zeinak portikoa integratuta duen. Garapen horrek malgutasun handia dauka (180 erreferentzia desberdin ere fabrikatu ditzake), bai eta ekoizpen ahalmen handia ere.
Azokak, halaber, ESTARTA-650 artezteko makina zentrogabea aurkezteko balioko du, zeina bizikleta elektrikoetarako osagaien fabrikaziorako den. HG-72 artezteko makina ere erakutsiko da, zeina Siemens fabrikatzailearen motor elektrikoetarako 1500 mm-ko luzera duten piezen fabrikaziorako bir diseinatu den eta artezketa eta neurketa eragiketak integratzen dituen lotura bakarrean.
Danobatek azokan erakutsiko duen beste nobedadeetako bat da VG-800 artezteko makina bertikala, zeinak kanpoaldeak eta barrualdeak artezteko eragiketak eta neurketa eragiketak konbinatzen dituen makina-erreminten doitasunezko osagaien fabrikaziorako.
Torneaketaren malgutasuna galdu gabe artezteko makinen doitasunezko emaitzak lortu behar dituzten erabiltzaileak asetzeko, enpresak doitasun handiko tornu bat aurkeztuko du gogorrean torneatzeko. Landu beharreko pieza mota sarritan aldatu beharra duten serie laburreko fabrikatzaileen eskakizunekin bat datorren sistema bat da.
Makina berri horiez gain, makina-erreminten fabrikatzaileak Danobat-Overbeck bere filialaren bi artezteko makinak erakutsiko ditu bere standean. Zehazki, IRD-400 makina erakutsiko da. Garapena erabat automatizatuta dago piezen kargarako eta deskargarako robotaren bitartez, eta barrualdeak eta erradioak artezteko da bereziki. ILD-400 makina ere erakutsiko du, zeina barrualdeak, kanpoaldea eta erradioak artezteko eta luzeran 1.300 mm ere dituzten piezen artezketa ez zilindrikorako garatuta dagoena.
Danobatek artezteko makinetarako duen HMI interfaze berria ere aurkeztuko du azokan. Interfazeak “Multi-frame” funtzionaltasun bat dauka, zeinarekin HMIko hainbat leiho konbinatu ditzakeen, makinaren erabilera desberdinei zuzenduta.
Alemania, jomugan
Berrikuntza da funtsezko elementu bat Danobaten soluzio guztietan, eta Alemaniako merkatuaren eskariei erantzuteko ezinbesteko baldintza bat, Alemania baita konpainiaren guztirako salmenten bigarren helmuga. Danobaten helburu komertzial gisa duen garrantzia ez ezik, Alemaniak inpaktu erabakigarria dauka enpresaren estrategian, inguruko merkatuetan eragin handia duen herrialdea delako.
“Alemaniako merkatua oso zorrotza da eskakizun teknologikoei dagokienez, eta horrek behartzen gaitu beti berrikuntzaren abangoardian egotera. Gure proiektuen %87k diseinu pertsonalizatua eta bezeroen premietara egokitutakoa behar dute, eta horrek egiten du gure soluzio guztiek berrikuntzako osagairen bat edukitzea. Izan ere, gure salmenten %35 duela 4 urte existitzen ez ziren soluzioak dira. Faktore horiek direla-eta, Danobat fabrikatzaile egokia da Alemaniakoa bezain zorrotza den industria baten eskakizunei erantzuteko", adierazi du Alzagak.
Enpresak herrialde horretan garatu dituen proiektu nabarmenen artean dago sektore aeroespazialerako Curvic hortzak doitasun handiz artezteko prozesuak egiteko berriki garatu den soluzio bat. Danobatek Alemaniako merkatuaren alde egiten duen apustuaren beste adibide bat da automobilgintzaren sektorerako ponpa hidraulikoen karbono errotoreak lehorrean arteztu eta ondoren kontrolatzeko instalatu berri diren 3 zelula.
Soluzioetatik zerbitzuetara
Azken belaunaldiko soluzio horietaz aparte, Danobatek zerbitzu aurreratuetan duen eskaintza zabala ezagutaraziko du, bai eta digitalizazio industrialean duen sendotasuna ere.
Enpresa Hannoverreko EMO azokaz baliatuko da bere “MyDanobat" plataforma aurkezteko. Atari berri bat da, eta bere bezeroak jada erabiltzen ari dira, izan ere, atariari esker bezeroek funtzionaltasun zehatz batzuetan oinarritutako makinetan inguruko kontrol eta ezagutza handiagoa eskuratzen dute.
“MyDanobat” plataformarekin posible da makinetan egindako zerbitzuen historikoa, dokumentazio teknikoa, tutorialen eta eskuliburuen bitartezko prestakuntza saioak eta backup eta txostenak eskuratzea.
“Erreminta eta teknologia digitalak garatzeko dugun gaitasunarekin sortu ahal izango dugu gure bezeroen lehiakortasuna handitzen uzten duen zerbitzu eskaintza bat, makinaren portaeraren ezagutzan oinarrituta eta etorkizuneko industriaren erronkei erantzuna emateko”, esan du Alzagak bukatzeko.
EMOn aurkeztutako soluzioetako batzuk sentsorizatuta daude, beraz, makinaren funtsezkoak diren osagaien mantentze lan prebentiboetarako plan pertsonalizatuak aktibatzen uzten dute, bezero bakoitzaren premietara egokituta. Baina, posible da, baita ere, mantentze lan prediktiboetarako estrategiak gauzatzea, algoritmo adimendunak ezarriz, izan ere, algoritmo horiek, makinaren egoeraren etengabeko monitorizaziotik datozen datuen bilketari esker, autoikaskuntzarako prozesuak aplikatzen dituzte, zeinak funtzionamenduan gertatzen diren anomaliak aurretiaz antzemateko gai diren.
Hannoverreko EMO azoka irailaren 16tik 21era bitartean egingo da Alemaniako hiri horretan, eta 2.200 erakusle baino gehiago elkartuko ditu 180.000 metro koadroko azalera batean.
DANOBATi buruz
Danobatek makina-erreminta eta ekoizpen sistema aurreratuak garatzen ditu goi teknologiako sektoreen eta goi mailako baldintza teknikoak eskatzen dituzten bezeroen aplikazioetarako.
Doitasun, fidagarritasun eta produktibitate handiak ziurtatzen dituzten eta mekanizazio prozesurik zorrotzenei aurre egiteko diseinatu diren makina aurreratuak jasotzen ditu bere eskaintzan. Konpainiak balio erantsi handiko osagaiak fabrikatzeko sistemak garatzen ditu, bere sektorean liderrak diren enpresekin elkarlan estuan arituta, lerro erabat automatizatuak eta end to end soluzioak sortzeko, soluzioaren diseinu eta fabrikazio prozesuen eta bizitza baliagarriaren etapak bere baitan hartuta.
Enpresa indartsu nazioartekotuta dago, eta ekoizpen plantak ditu Espainian eta Alemanian, bai eta bikaintasun zentroak ere, herrialde horietan zein Italian, AEBn eta Txinan.
Danobat DANOBATGROUPeko kidea da, zeinak 1.300 pertsonari enplegua ematen dien eta bere fakturazioaren %8 I+G+B proiektuetan inbertitzen duen.