Skip to main content
2012/04/30

Danobatek ebaketa eta zulaketa, puntzonatzeko eta tolesteko teknologiak aurkeztuko ditu MECANICA azokan

Danobatek ebaketa eta zulaketa, puntzonatzeko eta tolesteko teknologiak aurkeztuko ditu MECANICA azokan

  •  Danobat Groupeko Danobat enpresak ebaketa eta zulaketa, puntzonatzeko eta tolesteko teknologiak aurkeztuko ditu maiatzaren 22tik 26ra bitartean  Sao Paulon, Brasil, egingo den  MECANICA azokan.
  • MECANICA azokaren aurreko edizioetan bezala, Danobat ziur dago bertako eta  nazioarteko bezeroekin dituen harremanak sendotuko dituela gaur eguneko egoera ekonomikoari indarrez aurre egin ahal izateko.
Danobatek, Mondragon Korporaziokoa den Danobat Groupeko enpresa denak,  ebaketa eta zulaketa, puntzonatzeko eta tolesteko teknologiak eta konponbideetan dituen azken berritasunak aurkeztuko ditu maiatzaren 22tik 26ra bitartean Sao Paulon egingo den MECANICA azokan.  Azoka hori  sektore industrialeko  erakuslehiorik nagusietako bat da Brasilen. Danobatek ebaketa eta zulaketa, puntzonatzeko eta tolesteko teknologien azken berritasunak aurkeztuko ditu bertako eta nazioarteko merkatuetan apustu sendoago egiteko asmoarekin.