DANOBATEK Euroblech-en erakutsiko du zuntz laser bidezko ebaketa-sistema berria, xafla bobinatik abiatzen dena
DANOBATen xafla dibisioa presente egongo da datorren EUROBLECH erakuzazokan-en , eta bertan aurkeztuko du zuntz laser bidezko bere ebaketa-sistema berria, bobina metaliko bidez elikatzen dena. Soluzio berri horren helburu nagusia da aurrezpen garrantzitsu bat lortzea prozesatzen den materialean eta produktibitatea nabarmen handitzea makinaren hutsarteak murriztuta.
Produktibitate altuko soluzio bat da, primeran konbinatzen dituena laser bidezko mozketari aplikatutako zuntz-teknologiaren abantailetako bakoitza (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, mantentze-lan minimoa, etab...) bobina metalikoak erabiltzeak dakartzan abantailekin (%15era arteko aurrezpena material kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa, aldi berean pieza mota desberdinak mozteko aukerarekin).
Produktuaren pertsonalizazioa
DANOBATek jarraitzen du soluzio berezi eta berritzaileen aldeko apustua egiten, beti ere bere bezeroen beharretako bakoitzari erantzuna emateko helburuz.
Sistema neurrira diseinatuko da bezeroak duen beharretako bakoitza asetzeko; horretarako, bideragarritasun azterketa bat egingo da aldez aurretik, pieza moten eta lortu beharreko produktibitateen inguruan, eta baita piezaren kalitate, operazio modu, eta bezeroak ezinbestekotzat jotzen dituen beste hainbat faktoreren gainean ere.
Soluzioak elikatze lerro bat izango du, egokitu egingo dena bai prozesatu beharreko materialeetara eta baita xafla bakoitzak eskatzen duen elikatze-abiadurara ere. Gainera, zuntz-laser bidezko ebaketa-modulu bat txertatuko da, eta berau arduratuko da geometria desberdin bakoitza mozteaz. Aipatu sistemak ezin hobeto integratuko dira modu jarraituan lana egiteko.
Laser ebaketako burua
Sistemak Precitec ebaketa-burua darama, prestatuta dagoena ebaketa-prozesuaren kontrol handiago bat lortzeko, izan ere, ahalbidetzen du buruaren egoera momentu oro monitorizatzea. Mugikorraren bitartez ikusi ahal izango dira honako parametroak:
- Optiken tenperatura: lentea, babes-leihoa eta kolimazio-lentea
- Presioa: Lan eta purga presioa
- Babes-leihoaren kutsadura
- Lan distantziaren kontrola
Piezen klasifikazioa
Moztutako piezen kudeaketak duen garrantzia ikusita, berauen irteera automatizatu ahal izango da robot, pilatzeko gailu, tranpa bidezko ebakuazio, eta abarren bidez; modu horretara, ahalbidetuko da prozesatutako piezak klasifikatzea tamaina edo geometrien arabera.
Hainbat buru
Modulukako diseinuari esker, hainbat buru jarri dakizkioke soluzioari, era horretara biderkatuz ebaketa prozesuaren produktibitatea. Lan-karga buru guztien artean banatzen da.
Erabilerak
Aurrez aipatu den bezala, sistema mota hau bezeroaren beharren arabera muntatuko da, eta beraz, teknologiaren erabilera-eremua benetan zabala da.
Erabilera sektoreen artean, honakoak nabarmendu daitezke:
- Automozioa: Ibilgailuen pieza estrukturalak
- Sukaldeko tresneria: kazuelentzako diskoak, zartagiak, paella-ontziak eta labanak
- Silo metalikoak: Silo metalikoen sabai zatiak
- Luminaria: Luminarien gorputzak
- Iragazki industrialak: sare metalikoak moztea