Skip to main content
2014/02/07

DANOBAT-ek ISO-9001, ISO-14001 eta EMAS 3 ziurtagiriak berritu ditu

Urte asko dira DANOBATek kalitatea ziurtatzeko konpromisoa hartua duela eskaintzen dituen makina-erreminten diseinuan, fabrikazioan, horniketan eta zerbitzuan zein makina horien era askotako erabiltzaileei eskaintzen dizkien soluzio osoetan. Urteak dira, halaber, DANOBATek ISO-9001 arauaren araberako kalitate ziurtagiriei etengabe eusten diela, eta ziurtagiri horiek berriro berritzeak argi erakusten du zenbaterainokoa den enpresa barruan, arlo guztiak, hau da, arlo komertziala, produktuen garapenerako prozesuen arloa eta Salmenta Osteko Zerbitzuaren arloa, barne hartzen dituen kudeaketa sisteman hartuta duen konpromisoa.

Danobateko kudeaketa prozesu guztietan kalitate maila horri eustea oinarrizko abiapuntua da sektoreak mundu mailan duen egoerak planteatzen dituen erronka guztiei heltzeko. Joera da eremu guztietan gero eta lehiakorragoak izatea eta, joera hori dela-eta, Makinen eta soluzioen fabrikatzaileei egiten zaizkien eskakizunak gero eta zorrotzagoak dira, eta hitz emandako kalitate mailak beti bermatuta edukitzea funtsezkoa bihurtzen da arrakastarako. ISO-9001 arauaren araberako Ziurtagiritik harantzago, DANOBATek uste du ikuspegi hori funtsezkoa dela datozen hamarkadetan Makina-erreminten erabiltzaileei eskaintzen zaizkien soluzioetan bikaintasuna ziurtatzeko.