2014/05/05
DANOBATek Mexikon egingo den FABTECH 2014 erakustazokan hartuko du parte
DANOBATeko xafla transformaziorako dibisioak, Mexiko D.F. hiriko Banamex Zentroan egingo den FABTECH MEXICO 2014 erakustazokaren 11. edizioan hartuko du parte maiatzaren 6tik 8ra bitartean.
Mexikon egingo den nazioarte mailako makina erreminta erakustazoka bat izango da. DANOBAT 2716 estanean kokatuko da. Bertan, DANOBAT-en puntzonatzeko makinen artean teknologikoki aurreratuena den CHROMA puntzonatzeko makina elektrikoa erakutsiko da. Lortzen dituen produktibitate eta prezisio altuei esker soluzio egokiena da ekoizpen behar handienak asetzeko. Puntzonatze kadentzi oso altuak lortzeko gai den 30 tonako motore serbo-elektriko batekin dago hornitua.
DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak erakustazoka honen bidez Mexikoko iparraldean bere posizioa sendotzeko itxaropena du, bertako bezeroekin zein nazioartekoekin harremanak indartuz gaur egungo egoera ekonomikoari indartsu aurre egiteko.