Skip to main content
2013/05/03

DANOBATek Mexikoko Monterrey hirian egingo den FABTECH erakustazokan hartuko du parte maiatzaren 7tik 9ra bitartean

DANOBATek Mexikoko Monterrey hirian egingo den FABTECH erakustazokan hartuko du parte maiatzaren 7tik 9ra bitartean

DANOBATeko xafla transformaziorako dibisioak, NL Mexikoko Monterrey hiriko Cintermex-en egingo den FABTECH 2013 erakustazokaren 10. edizioan hartuko du parte maiatzaren 7tik 9ra bitartean. Mexikon egingo den nazioarte mailako makina erreminta erakustazoka bat izango da. DANOBAT 1400 zk. Estanean kokatuko da.  FABTECH 2013 erakustazokak industria metalmekanikoaren onena leku bakarrean batzen du eta sektore honetako Latin Amerikako erakustazokarik garrantzitsuentzat hartzea lortu du. DANOBATen xafla transformaziorako dibisioak erakustazoka honen bidez Mexikoko iparraldean bere posizioa sendotzeko itxaropena du, bertako bezeroekin zein nazioartekoekin harremanak indartuz gaur egungo egoera ekonomikoari indartsu aurre egiteko.