Skip to main content
2013/05/24

DANOBATeko 10. Ate irekiak

DANOBATeko 10. Ate irekiak

DANOBATek ekainaren 4 eta 6 bitartean 10. Ate Irekien Jardunaldiak egingo ditu bere Elgoibarko egoitzan. Torneaketa eta artezketako azken garapenak ikusteko aukera bakarra izango da, puntako sektorekoak diren bezeroentzat garatu ditugun soluzioak ikusiz eta gure bezero eta gure Teknologia Zentroarekin irtenbide berritzaileak garatzeko dugun modua ulertuz. Tourra honela banatuko da:
  • Muntaia partzielen tailerra, azken belaunaldiko bitartekoekin eta muntatzeko baldintza onenekin osatuta.
  • Torneaketa soluzioak
  • Artezketa soluzioak
  • Neurketa sistemak eta softwareen garapena
  • Automatizatutako produkzio sistemak, konposatutako materialezko pieza estrukturalentzat
Gonbidatuta zaude. Bisita konfirmatzeko mesedez jarri harremanetan Ana Aperribay-rekin. Emaila: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / Tel. +34 943 74 81 77.