Skip to main content
2014/11/25

DANOBATGROUP cre100do.es ekimenean parte hartzeko hautaturiko enpresa

DANOBATGROUP cre100do.es ekimenean parte hartzeko hautaturiko enpresa

Cre100do.es ezagutzera emateko ekitaldian DANOBATGROUP izan da Cre100do.es proiektuan parte hartzeko hautatutako lehenengo 15 enpresen arteko bat. Cre100do.es Bankinter Berrikuntza Fundazioak, ICEX eta Enpresari Zirkuluarekin batera bultzatutako ekimen bat da, eta bere helburua Espainiako enpresak hazten laguntzea da ekonomiaren motor gisa eta baita lanpostu kualifikatuak sortzea. Cre100do.es-ek datozen 5 urteetan potentzial handiko 100 enpresa handiri laguntza emango die berrikuntza, lehiakortasuna, ekoizpena eta nazioartekotze mailako ahaleginari esker. Ekimen honen bidez urtean 15etik 25 enpresara bitartean aukeratuko dira, beti ere enpresa hauen eragin positiboak eragin biderkatzailea izan badezake enpresen hazkundea ebaluatu dezakeen irizpideak aplikatuz.

Cre100do.es-ek helburua lortzeko ideiak, baliabideak eta talentua lortu nahi ditu praktikarik onenak erakutsiko dituzten enpresa liderren eskutik, eta baita entzute handiko profesionalen eskutik gehienetan enpresa handietakoek baititute beraiengana iristea. Ekimen honen bidez ondorengo arloak landuko dira:

  • Hazkunderako potentziala: Enpresen hazkunderako gakoak detektatu eta garatzera bideratuta Espainiako ekonomiaren motor gisa.
  • Berrikuntza eta praktika hobeak: Enpresen berrikuntzarako beharretara zuzenduta mundu mailako praktikarik onenak Espainiako enpresetarako identifikatu eta egokituz.
  • Nazioartekotzea: Espainiako enpresen nazioartekotze prozesura mugatuta korporazio mailako diplomaziatik hasi eta merkatu ikerketetara, M&A eta abarrera iritsiz.
  • Talentua: Erakundeak garatzera zuzendua, hazkundeari aurre hartuz eta enpresa global baten beharretara egokituz talenturik onena erakarriz, garatuz eta bertan eutsiz.

Horrexegatik, sorreratik bertatik hiru enpresa bultzatzaileez gain ondorengoak ere batu dira Cre100do.es proiektura.: o Accenture, AFI, AT Kearney, Bankinter, Deloitte, ESADE, Garrigues, IBM, IESE, McKinsey, Ramón y Cajal eta Telefónica.