DANOBATGROUP, EHUko Enplegu Foroan partaide
-
Enpresa taldeak presentzia nabarmena edukiko du ekitaldian
-
Enpresen eta karrera arrakastaz garatzeko aukera berrien bila ari diren ikasle eta profesionalen arteko topagunea izan nahi du foroak.
Giza kapitalaren trebakuntzarekin duen konpromisoa indartzeko asmoarekin eta makina-erremintaren sektorean lan egiteko interesa duten pertsona guztiekin harremanak estutzeko, DANOBATGROUP makina-erreminten euskal fabrikatzailea Euskal Herriko Unibertistateko enpleguaren azokan gongo da presente, otsailaren 28an, EHUko Gipuzkako canpusean.
Ekoizpen sistema aurreratuen eta balio erantsi handiko fabrikazio teknologien garapenean espezializatuta dagoen DANOBATGROUP taldeak, Ignacio MªBarriola eraikineko hirugarren pisuan edukiko du erakusketarako lekua.
Standera hurbiltzen diren pertsonek Gestio Sozialeko lantaldearekin hitz egiteko eta haren errealitatea hobeto ezagutzeko aukera edukiko dute, eta curriculuma entregatu eta elkarrizketa pertsonalak egin ere egin ahal izango dute. Beren karrerak hobeto garatzeko modua ezagutzeko galderak egin eta gomendioak jaso ere egin ahal izango dute.
Era berean taldea osatzen duten enpresek –DANOBAT, SORALUCE, LATZ, GOIMEK edo GOITI.– eskaintzen dituzten lan aukerak ere ezagutu ahal izango dituzte.
Pertsonen garapenarekiko konpromisoa da DANOBATGROUPen ezaugarri bereizgarrietako bat, teknologiaren sorreran erreferentziako industri taldea izanda berrikuntzaren abangoardian egotea bilatzen baitu, talentu profesionalik hoberena bilatuz, trebatuz eta atxikiz.
1.300 profesional baino gehiagoko plantilla batekin, taldeak proiektu berritzaileetan eta testuinguru internazionaletan garatutakoetan parte hartzeko aukera eskaintzen du, trebakuntza bikaina eta enplegagarritasun maila handia bermatuta.
Ezagutu DANOBATGROUPen azken las eskantzak link honetan