Skip to main content
2016/02/16

DANOBATGROUP garraio eta logistika sektoreko mantenuaren ardunaldietan egongo da

DANOBATGROUP garraio eta logistika sektoreko mantenuaren ardunaldietan  egongo da

DANOBATGROUPek tren sektorerako garapenak erakutsi ditu AEMk antolatutako edizio berri honetan.

Jardunaldi hauek oso garrantzitsuak bilakatu dira esperientziak trukatu eta mantenu arloan dagoen ezagutza handitzeko aukerak direla eta.

Egoitz Aranzadi izan da DANOBAT soluzioak erakusteko arduraduna jardunaldi hauetan. Jardunaldiak otsailaren 9 eta 10ean izan ziren Madrilen. Aranzadik DANOBATek tren sektorean proiektu berri bat garatzeko orduan erabiltzen duen metodologiaren azterketa egin zuen, enpresak soluzioak eskaintzerako orduan balio erantsi handiko soluzioak eskaintzen egiten duen ahalegin handia azpimarratuz.

Aranzadin esanetan ´DANOBATen gure bezeroekin batera lan egiten dugu, bazkide teknologiko gisa, makina hornitzeaz haratago lan egiten ahaleginduz´.

Bertaratutakoek aukera izan zuten, besteak beste, DANOBATGROUPek garatutako kasu errealak  ezagutzeko eta ordura arte eskuz egindakoak ziren lanentzako soluzio automatikoak ikusteko.

Ikustekoen artean, adibidez, DANOBATek merkantzien bagoien mantenurako dituen soluzioak zeuden, esplotazio lekuetatik gertu kokatutakoak, irisgarritasun zaileko lekuetakoak, eta ondorioz,  gertuko eskulan gutxikoak. Tailer hori erabat automatizatutakoa da, merkantzia bagoien mantenua burutzeko: desmuntaketa, konponketa, ondorengo muntaketa eta osagai guztien azkenengo ikuskapena.

Aranzadik enpresak emandako urrats teknologikoa nabarmendu nahi izan zuen, fabrikazio automatikoaren prozesuetatik jasotako Know how-a aprobetxatu baita eta mantenuko prozesura egokitu. Bere esanetan ´merkantzia bagoi baten mantenurako prozesu osoa automatizatzea lortu dugu, orain arte lortu gabe zegoen aurrerapen teknologiko handia´.