DANOBATGROUP Global Asiaren sarien III. Edizioko 2014 Enpresa sariaren irabazle
Iñigo Ucin DANOBATGROUPeko zuzendari nagusiak Global Asiak eskainitako “Empresa española en China 2014' saria jaso du taldea duela urte askotatik hona egiten ari den lan handiagatik, eta Txinako merkatua bezalako merkatu konplexuan lortutako arrakastagatik. Global Asia sari entzutetsuek Espainia eta Txinaren arteko enpresa arteko hartu emanak, erakunde mailakoak zein maila sozialeko harremanak hobetzen laguntzen duten erakundeei errekonozimendua egiten diete, eta hirugarren edizio honetan DANOBATGROUPez gain Wanda Group-eko Wang Jianlin jauna eta Ramon Tamames Ekonomian katedraduna, eta Txinari buruzko hainbat libururen idazlea.
Ivan Mañez Global Asiako sortzaile eta zuzendariak sari banaketako ekitaldian esandako hitzetan DANOBATGROUP erreferente da Txinan arrakasta izan nahi duten enpresentzat, eta Txinan negozioak egiteko “Txinatartzeak' duen garrantziaz jabetu den enpresaren adibide garbia da. DANOBATGROUPentzat herrialde horretan daraman ibilbide luzearen errekonozimendu bat da, eta baita bultzada bat datozen urteetan bide horretatik jarraitzeko. Txina merkatu gakoa da taldearentzat duela 20 urte baino gehiagotik hona 30 laguneko lantalde baitu lanean Pekinen. 600 makinatik gora dauzka taldeak herrialde horretan eta bertako aditu taldeak ondo ezagutzen ditu bezero txinatarraren ezaugarriak eta DANOBAT eta SORALUCEko makinen goi mailako teknologia europarra. Era honetan, DANOBATGROUPek bezero txinatarrei teknologia globala eskaintzeko aukera du bertako egiteko modua, zerbitzua eta disponibilitatearekin. DANOBATGROUPen arrakastaren gakoa Txinan pertsonak dira zalantzarik gabe, enpresaren aktibo nagusia herrialde horretan. Sari banaketan Espainian Errepublika Popular Txinatarreko enbaxadore den Zhu Bangzaoren presentzia izan da eta Madrilgo “Centro de Cultura China'n egin da. Espainia eta Txinaren arteko harremanetan gako izan diren enrpesa zein pertsona entzutetsuak saritu izan dituzte Global Asiako aurreko edizioetan. Besteak beste, Zhu Bangzhao Txinako enbajadorea Espainian, Juan Antonio Samaranch, Eugenio Bregolat, Agencia Xunhua, Banco Santander edo ICBC. Global Asiari buruz Nazioarte mailako ezagutza enpresa erreferentea da Asia eta hizkera espainiarreko herrialdeen artean, ekonomia, enpresak, teknologia, kultura eta gizarte gaiei dagokienean zubi lana egiten duena Asiako mundua eta hizkera espainiarrekoen artean. 2008an sortua 200 laguntzaile adituko sarea du gai bakoitzeko adituekin bai ekonomia, enpresa, bankua, kultura, lege arloa edo marketingari dagokionean Txina-Espainia-Hego Amerikaren arteko harremanen inguruko ikuspegi erreal eta zabala emateko.