Skip to main content
2013/04/19

DANOBATGROUP Txinak, CIMT 2013 erakusketan parte hartuko du apirilaren 22tik 27ra bitartean Beijing-en

DANOBATGROUP Txinak, CIMT 2013 erakusketan parte hartuko du apirilaren 22tik 27ra bitartean Beijing-en

DANOBATGROUPek bere bi produktu marken DANOBAT eta SORALUCE,  aurrerapen eta teknologiak jarriko ditu ikusgai Txinako CIMT 2013 nazioarteko makina erreminta erakusketaren  12. edizioan. DANOBATGROUPek batetik SORALUCE FR-14000 fresaketa eta mandrinaketa zentroa jarriko du ikusgai, SORALUCE kainaren irteera modularra, bestetik, DANOBAT HG-91-3000 artezteko makina, eta baita DANOBAT TH-500 tornu horizontal bat ere,  E4 pabilioiko 101. estanean. Beste produktu batzuen inguruko informazioa ere emango da, hala nola, ebaketa zerrak, 3D plasma, fresaketa-mandrinaketa makinak, trenentzako ekipamenduak, artezteko makinak, zulaketa unitateak, puntzonatzeko makinak, panelatzeko makina automatikoak, tornuak eta laser bidezko ebaketarako makinak.   SORALUCE FR-14000 zutabe mugikorreko fresaketa eta mandrinaketa zentroa FR – 14000 fresaketa-mandrinaketa zentroa funtzio anitzeko fresaketa-mandrinaketa makina da. Diseinu zurrun eta egonkorrari esker neurri handiko piezen mekanizazioan zehaztasun eta ekoizpen maila altuak lortzen ditu. Modulukako diseinuak aldakortasun bikaina ematen dio makinari, eta aukerako osagarri ugari jartzeko bide ematen du, makina bezeroaren beharretara eraginkortasun eta zehaztasun handiz egokitzeko aukera emanaz. Makinaren diseinu sendoari dinamika handia gehituta potentzia eta ebaketa abiaduran emaitza ezin hobeak ematen ditu.  Soluzio aproposena da energia , ontzigintza eta ekipo hondasunen sektoreko piezen mekanizaziorako. FR-14000 fresatzeko-mandrinatzeko makinak 14000 mm-ko luzetarako ibilbidea, 450 mm-ko ibilbide bertikala eta 1900eko ibilbide transbertsala  dauka. Buru unibertsal batez ekipatuta dago, buru honek 4000 bira minutuko ematen ditu 46kW-eko 0,001ºx0,001º bakoitzeko. Mandrinaketa buru horizontal bat ere badauka, 850 mm luzerakoa eta honek 3000 bira minutuko ematen ditu 37 kW-ekoek 3000 bira minutuko. Kainaren irteera modularreko sistema Sistema honen bidez kainaren irteera gainontzeko buruen irteerarekin trukatzen da era guztiz automatikoan, honela kaina ezberdinak izateko aukera izanik, bai diametro zein luzera ezberdinarekin , mekanizatu beharreko piezen ezaugarrien arabera beharrezkoak izan daitezkeen buru guztiekin batera, besteak beste, buru ortogonala, buru finko horizontala...  60 kWera arteko potentziekin. Merkatuan dauden gainontzeko kaina irteerarako ohiko soluzioen aldean, SORALUCEren sistema automatiko honekin makinara bai buruen zein kainaren artean dagoen distantzia berbera da, lotura bakarrean 5 aurpegi mekanizatzeko aukerarekin, pieza makinatik distantzia handiagora kokatu beharrik gabe. Gainera, kaina modularreko irteerako mantenimendu lanak makinak beste fresaketa bururen batekin lanean diharduenean egin daiteke. Norabide batera zuzendutako abantaila argiak: produkziorik gabeko denborak ekidin, ekoizpena hobetu eta bezeroarentzako onurak gehitu. DANOBAT HG-91-3000 artezteko makina Doitasun handiko CNC bidezko artezteko HG-91-3000 makina zilindrikoa aurkeztuko da CIMT 2013 azokan. Gama astuneko makina hau, bereziki, trenen ardatzak artezteko garatua izan da. Lan astunetarako artezteko makina horizontal honek puntuen arteko 3000mm-ko distantzia maximoa eskaintzen du eta 1500kg-ra arteko piezetan 500mm-ra arteko kanpo diametroak artezteko gai da. Buruaren torloju hidraulikoek zurruntasun altua, kolpeak leuntzeko gaitasun paregabea eta piezen akabera ispiluen parekoa izatea ziurtatzen dute. 750 mm-ra arteko diametroak dituzten harriak onartzen ditu, materiala kentzeko ahalmen altua eta operazio kopurua jaistea ahalbidetuz. Produkzio altuagoa ahalbidetzeko, makina honek, bi harri buru ditu. Harri buru anitzeko makinaren konfigurazio honi esker pieza osoa behin bakarrik lotuta arteztu daiteke. Harri buru hidrostatiko hauek zurruntasun, prezisio eta produkzio onena eskaintzen dute. HG-91 hau MDM diametro anitzeko neurketa sistema absolutu batez hornituta dago prozesuan zehar neurketak egiteko. Neurketak artezketaren aurretik, artezketan zehar eta ondoren egin daitezke front-end DanOp programazio sistemarekin, honek neurtutako balioen arabera beharrezkoak diren zuzenketa guztiak eginez. DanOp softwarea erabilerraza da eta konfigurazio prozesua minimizatzen du. Izan ere, software honek langileari uzten dio makinaren doikuntza lanak osatzen, harria diamantatzeko gestioak egiten eta artezketa azkar eta erraz programatzen. Gama honetan puntuen arteko 5000mm-ko distantzia maximoa eskaintzen duten eta 5000kg-ra arteko piezetan 5000mm-ra arteko kanpo diametroak artezteko gai diren modeloak ere badaude. HG seriean 915mm-ra arteko diametroak dituzten harriak jarri daitezke eta aplikazioaren arabera, CBN, diamantezko edo karburozko harriak erabil daitezke. DANOBAT TH-500 Tornu horizontala CIMT azokan erakutsiko den TH-500 tornu horizontala automozioko abiadura-kaxen ardatzen mekanizazio beharrak asetzeko garatu da. Modelo hau aplikazio honen ezaugarri bereziak kontuan hartuta eta helburutzat produktibitatearen hazkuntza eta kostuen murrizketa hartuta diseinatu da. TH-500 serieak 2, 4 edo ardatz gehiago dituzten makinak dira. Diseinu modularra dute eta, horri esker, aukera zabala eskaintzen dute bezeroek izan ditzaketen behar zehatzenetara egokitzeko. Zurruntasun eta prezisio altuena lortzeko teknologia berrienak erabili dira. Diseinu modularra dela eta, enkarguz egindako makina batek izan ahalko lukeen kosturik onena eta eperik motzena eskaintzen dugu.
Makinaren oinarri nagusiak eta zutabeak DIN GG-30 kalitateko burdinurtu aleazioz daude eraikita, egonkortze tratamendu eta guzti. Ondorioz, izugarrizko egonkortasun maila altua eta kolpeak leuntzeko ezaugarri bikainak ditu. Buru nagusiak ultra-prezisiozko errodamenduen gainean muntatuta daudenez, oso abiadura azkarrean lan egitea ahalbidetzen du. Bezeroen beharren arabera, DANOBATek diseinu ezberdinetako buruak eskaini ditzake: konbentzionalak , motor erantsidun buru integratuak eta hidrostatikoak. Makinak karga eta deskarga sistema integratua dauka, horrela produktibitatea %25ean gehitzea lortzen da. Sistema honek makinak berak dituen ardatzak erabiltzen ditu. Makinak erremintak neurtzeko sistema, integratutako karga eta deskarga aparailuak eta kolpe eta pitzadura kontrol sistema ditu. Lunetak ere eskuragarri daude, gehigarri bezala.