Skip to main content
2022/05/02

Danobatgroup, WORKinn industriako enpleguaren foroan partaide

Danobatgroup, WORKinn industriako enpleguaren foroan partaide

Danobatgroup, euskal makina-erremintaren fabrikatzaileak, giza kapitalaren garapen profesionala bultzatzeko egiten dituen ekintzen barruan, WORKinn enplegu industrialaren azokaren seigarren edizioan izango da, ekainaren 13tik 17ra, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centerren (BEC).

Ekoizpen-sistema aurreratuen eta balio erantsi handiko fabrikazio-teknologien garapenean espezializatutako Taldeak karrera profesionala garatzeko erakunde bikain gisa aurkezteko aukera izango du, bere balio-proposamena ezagutarazteko espazio bat izango baitu.

Aste honetan zehar, Danobatgroup-eko Kudeaketa sozialeko taldeak etorkizuneko hautagaiekiko harremanak estutzeko aukera izango du, taldea osatzen duten DANOBAT, SORALUCE, LATZ edo GOIMEK enpresek eskaintzen dituzten lan-aukerak partekatuz, curriculumak bilduz eta elkarrizketak eginez, eta gune horretara hurbiltzen diren pertsona guztien garapen profesionalaren inguruan aholkularitza eskainiz.

Foroak bat egiten du espazio horretan bertan Makina Erremintaren Espainiako Biurtekoa (BIEMH) ospatzearekin, fabrikazio industrialerako Estatuko hitzordu garrantzitsuena, non Danobatgroupek ere presentzia nabarmena izango duen. Zehazki, industria-taldeak 336 metroko standa izango du BECeko 1. pabiloian, makina-erremintan egindako azken aurrerapenak aurkezteko.

 

 

Danobatgroupi buruz
Danobatgroup makina-erreminten fabrikazioan liderra da Euskadin, eta industriako fabrikaziorako soluzio teknologikoki aurreratuak eta punta-puntako zerbitzuak garatzen ditu. Taldeak 60 urte baino gehiagoko esperientzia du doitasun handiko ekipoak garatzen eta industri prozesurik zorrotzenetarako teknologiak ikertzen eta aplikatzen.