Skip to main content
2015/03/11

DANOBATGROUPek Ameriketako Estatu Batuen aldeko apostua indartu du Greenbrier tren sektoreko punta-puntako ekipamenduz hornitzeko kontratu baten bidez

DANOBATGROUPek Ameriketako Estatu Batuen aldeko apostua indartu du Greenbrier tren sektoreko punta-puntako ekipamenduz hornitzeko kontratu baten bidez

DANOBATGROUPek, tren bidezko garraiobiderako ekipamenduak eta zerbitzuak hornitzen Estatu Batuetan liderra den Greenbrier Rail Services punta-puntako bi ekipamenduz hornituko du tren ardatzen mantentze lanetarako tailerretarako. Eskaera honetan batetik muntatutako ardatzak birperfilatzeko atariko tornu bat izango da, eta bestetik, produkzio handiko artezteko makina bat ardatzak mekanizatzeko; eta honen bidez gainera, DANOBATGROUPek ipar amerikako merkatuaren alde egindako apostu sendoa indartzen da.

Bi garapen hauek Greenbrier-i azken generazioko makinaria berria, abangoardiako teknologia eta prozesuetan automatizazio maila altuagoa eskainiko diote. Eskaeran prebentziozko mantenimendua, instalazioa, muntaketa eta ekipamendua manejatzeko beharrezko formazioa eskainiko dituela jasotzen da.

Kontratu honek babes garrantzitsua ematen dio Europako enpresari Ipar Amerikako merkatuari begira egiten ari den apostuari dagokionean, izan ere bere estrategien artean lehentasuntzat duen merkatua baita non hazkunde jasangarria lortzea duen helburu. Izan ere, Estatu Batuak lehen merkatua izan da 2014an DANOBATGROUPentzat eskaera bolumenari dagokionean.

DANOBATGROUP, makina erreminta fabrikatzailea da eta Espainia iparraldean du egoitza eta produkzio plantak baita Alemania eta Erresuma Batuan ere, besteak beste. Duela 20 urtetik du presentzia Estatu Batuetan, bulego komertziala zabaldu zuenetik, hain zuzen. Ordutik kontratu garrantzitsuak sinatu ditu herrialde honetan nagusiki aeronautika, defensa eta petrolio arloan General Electric, US Army, American Airlines, Solar Turbines, Pratt & Whitney edo US Steel izanik bezeroetariko batzuek.

Ipar Amerikako merkatuan izaten ari den hazkunde progresiboak jauzi garrantzitsua eman zuen iaz DANOBATGROUPek DANOBAT-Marathon joint venture-a sortu zuenean, honen bidez presentzia handituz Estatu Batuetako merkatuan.

Greenbrierrekin izandako kontratu berriaren bidez taldearen posizionamendua indartu egin da Estatu Batuetako sektorean, non erreferentzia nagusienetakoa den nazioarte mailan. Bide honetatik, 2014an besteak beste BHP Billiton Iron Orekin sinatu du kontratua Australian bagoiak konpontzeko duen planta berrirako ekipamenduaz hornitzeko, eta Bombardierrekin, besteak beste Mexikoko mantentze lanetarako tailerrerako makinaz hornitzeko.

Gaur egun, taldeak trenen sektorean 150 milioi dolarretik gorako eskaera kartera du. Mikel Alvarezen esanetan, zuzendari komertziala, Greenbrier-ekin egindako kontratu hau “pausu garrantzitsua da DANOBATGROUPen Estatu Batuetako ezarpenean”. “Lehentasunezko merkatua da guretzat eta orain bi hamarkadatik hona bertan bagaude ere hazkunde jasangarriaren aldeko apostua egin dugun” adierazi zuen Alvarezek.

Tren sektoreko punta-puntako ekipamendua

DANOBATGROUPek tren sektoreko punta-puntako ekipamendurako dibisio konkretu bat dauka.Dibisio hau biraketa osagaien produkzioa eta mantentze lanetarako giltza eskura soluzioetan dago espezializatuta, eta baita osagai hauek mekanizatzeko makina bakarrak fabrikatzen. Mundu zabalean eskaintzen duen nazioarteko esperientzia zabalak frogatzen du DANOBAT garapenak eta soluzioak erreferente direla mundu mailan balio erantsiko proiektu mota hauetan.

Greenbrier Rail Services-ri buruz

Greenbrier Rail Services Estatu Batuetan tren industriarako ekipoak eta garraio zerbitzuen arloan hornitzaile liderra da. Enpresa honek AEB eta Mexikon dituen fabrikaziorako lau instalazioetan zama lanetarako bagoi berriak egiten ditu. Greenbrierrek birregokitutako ardatzak ere merkaturatzen ditu, eta 9 kokalekutan eskaintzen du zerbitzua. Gainera, Europan ere zerbitzua eskaintzen du Poloniako operazioen bidez. Greenbrierrek 8.500 bagoi inguru ditu eta 238.000 bagoiri ematen die zerbitzua.