Skip to main content
2024/11/06

Danobatgroupek ateak ireki dizkio Akitania Berriko ordezkaritza bati

Danobatgroupek ateak ireki dizkio Akitania Berriko ordezkaritza bati
  • Astearte honetan, industria taldeak ordezkaritza baten bisita hartu zuen, Frantziako eskualdeko presidente Alain Rousset buru zuela, lankidetza aukerak identifikatzeko

Astearte honetan, azaroak 5, Frantziako Akitania Berria eskualdetik etorritako erakunde eta enpresa ordezkaritza zabal batek Danobatgroup makina-erremintan liderra den industria taldearen instalazioak bisitatu zituen.

Nerea Aranguren, Danobatgroupeko Zuzendari Nagusia, bisitarien anfitrioi aritu zen, eskualdeko lehendakari Alain Rousset buru zutela, eta Eusko Jaurlaritzako Industria eta Trantsizio Energetikoko Zuzendari Jose Luis Azkuek eta Spri taldeko Basque Trade & Investmenteko Zuzendari Gerente Ainhoa Ondarzabalek lagundu zioten horretan.

Bisitan zehar ordezkaritzak Mondragoneko esperientzia kooperatiboa ezagutu ahal izan zuen Ander Etxeberria Mondragoneko Hedapen Kooperatiboko zuzendariaren eskutik, eta taldearen ikuspegi eta ibilbide industriala esploratu, Nerea Arangurenen eskutik, baita talentuaren arloko sektorearen erronketan sakondu ere, Iker Usabiaga Danobatgroupeko gestio sozialeko zuzendariaren eskutik. Topaketa amaitzeko, industria taldearen eta Ideko zentro teknologikoaren (Danobatgroupen berrikuntza motorra) instalazioetatik ibilbide bat egin da.

Azaroaren 5ean eta 6an enpresa misio bat egitera etorri dira Euskadira, Akitania Berriak Euskadirekin zein Nafarroarekin lankidetzan aritzeko izan ditzakeen bide eta aukerak identifikatzeko, eta misio horren baitan egin dute bisita hau.

Akitania Berria Frantziako eskualderik handiena da azalerari dagokionez, herrialdearen hego-mendebaldean dago, eta sei milioi pertsona inguruko populazioa du. 12 departamentu hartzen ditu, eta Bordele du hiriburu. Eskualde anitza eta dinamikoa da, tradizioa eta modernitatea elkartzen dira bertan, eta Frantzian hazkunde ekonomiko eta kulturalerako motor gisa posizionatzea lortu du.

Funtsezko dituen sektoreen artean industria aeroespaziala, teknologia eta berrikuntza daude. Gainera, Akitania Berriak mugaz gaindiko lankidetza proiektuetan aktiboki parte hartzen du, batez ere Pirinio Atlantikoetako eremuan. Turismo, garraio, ikerketa eta garapen jasangarrian lankidetza aktiboak daude Euskadi eta Nafarroarekin.