Skip to main content
2014/05/14

DANOBATGROUPek bere teknologiarik aurreratuenak aurkeztuko ditu BIEMH erakustazokan

DANOBATGROUPek bere teknologiarik aurreratuenak aurkeztuko ditu BIEMH erakustazokan

  • Erakusgai jarriko dituen soluzioek etorkizunera begira berrikuntza arloan egiten ari den apustua erakutsiko digute.
  • Erakustazoka honetan Taldeak bi standetan banatutako 1400 metro karratu izango ditu, azokako erakusketaririk handiena.
  • Teknologia berritzailea aurkeztuko du pieza estrukturalak material konposatuz fabrikatzeko.
DANOBATGROUPek berriz ereartezketa, torneaketa, fresaketa-mandrinaketa, ebaketa eta zulaketa, puntzonaketa, tolesketa eta laser bidezko ebaketarako produktu berriak jarriko dira ikusgai, eta baita ebaketarako erreminta gama zabal bat ere. Horretaz gain, area zehatz bat ere izango da DANOBATGROUPen apustuen inguruan, batetik produkzio sistema automatikorako material konposatuen fabrikazioari dagokionean, eta bestetik produktuak Industry 4.0 ingurune berrira egokitzearen inguruan. Berrikuntza gisa 1.pabilioiko standean industria aeroespazialerako, automobilgintzarako eta energia eta garraio industriara zuzendutako compositezko egitura piezak fabrikatzeko prototipo bat erakutsiko da. Zuntz lehorra kopuru handietan jartzean oinarritzen da ADMP® Automated Dry Material Placement prozesuaren bidez kopuruari, produktibitateari eta errendimenduari dagokionean hobekuntzak sartzen dituen sistema eta kostuak murriztea dakarrena. Era berean, DRY COMPOSITES iniziatiba jarri da martxan non nazioarteko adituek hartzen duten parte mundu mailan informazioa elkar trukatzeko material lehorraren erabileraren inguruan compositeko piezen fabrikazioan preforma automatizatzeko. PABILIOIA 1: STAND D22/40 F-21/39 Stand hau arlo teknologikoen arabera banatuko da taldeko azken garapenak aurkeztuz:   Artezketa: Barneak zein kanpo aldeak artezteko DANOBAT LG-400 makina horizontala jarriko da ikusgai. Makina honek motor linealen teknologia, gidari hidrostatikoak eta ebaketarako erreminten artezketarako ardatz biragarrien transmisio zuzenak ditu, industria hidraulikorako ultra-zehaztasuneko piezak eta automozio sektoreko piezak artezteko besteak beste. Honetaz gain, zentrorik gabeko DANOBAT E-315FV artezteko makina ere aurkeztuko da bereziki ultra-zehaztasuneko lanak egiteko diseinatua. Makina hau malgua da CNCzko 6 ardatzekin eta artezteko harriarekin elektro ardatz batez eraginda . Bi makinek %100 granito naturalezko bankada dute egonkortasun termiko eta dinamiko egokia izateko.   Fresaketa/mandrinaketa: SORALUCE FP-12000 zutabe mugikorreko fresaketa eta mandrinaketa zentroa aurkeztuko da. Makina honek aldakortasun handia eskaintzen du pieza ertain-handien mekanizaziorako, eta ondorengo bost makina-buruak aurkeztuko dira, SORALUCEko fresatzeko-mandrinatzeko makinen arima direnak: kaina modularra, makina-buru unibertsala, makina-buru horizontal finkoa, makina-buru angeluarra eta d’andrea makina-burua.  

Torneaketa: DANOBAT TV-1000 Tornu bertikala eta SORALUCE VTC-2500 torneaketa bertikaleko zentroa jarriko dira ikusgai, biak ere oso soluzio aldakorrak torneaketa, fresaketa, zulaketa eta artezketa operazioetarako zehaztasun eta ekoizpen maila altuarekin.

          Ebaketa eta zulaketa: Hiru zinta zerra erakutsiko dira IDS5A, DS3A eta HDS6A modelo berria erakustazoka batean lehen aldiz aurkezten dena, hain zuzen ere. Ebaketa soluzio guztiak emaitzarik onenak lortzera bideratu dira, eta honela, ekoizpen handiagoa eta zintaren bizitza luzeagoa lortzeko. Hau da, zerra sendoak garapenik berrienak eta aurrera begirakoak maximizatzen laguntzeko ebaketarako teknologian puntarengo ebaketa teknikak aplikatzeko baldintza mekanikoak bermatzeko.   Standean LATZ ebaketa erremintentzako arlo berezi bat ere izango da, zehaztasuna, fidagarritasuna eta abangoardiako teknologiagatik bereizten diren erremintak, hain zuzen ere. Ebaketa estandarrerako erremintak eta altzairu azkarra eta metal gogorreko erreminta bereziak erakutsiko dira, besteak beste. Era berean, Industry 4.0 paradigma berriarekin zerikusia duten soluzioekin zerikusia duten garapen berriak ere ikusi ahal izango dira. Proiektu bikaina produktuak egokitzeko munduan interkonektatuta lan egin ahal izateko, makinez gain beraien eskaintza produktiboagoa egingo duten zerbitzuak eskainiz. DANOBATGROUPeko makinek dituzten funtzionalitateek erraztu egingo dute programazioa piezen eta osagaien planoak bisualizatuz eta laguntza CNC programak egiteko; makinen erabilera planifikazioarekin eta lan aginduen administrazioarekin, makinaren egoera momentuan bertan ikusi ahal izatea eta alarmak detektatu eta makinak errekuperatzea; eta mantenimendua dokumentazio “lagungarria' eskainiz, diagnosia eta urrutiko asistentzia eta mantenimendu operazioen programazioa beste batzuen artean. 5. PABILIOIA: STAND B-24 D-25 Stand hau DANOBATen xafla transformaziora zuzendutako soluzioetara dago bideratuta eta DANOBATen zuntzezko laser bidezko ebaketarako IRIS makinaerakutsiko da. Makina honek 5 kW potentziako laser iturria du, lodiera handiagoak ebakitzeko aukera ematen duena eta kalitate hobeak. Zuntz bidezko teknologiak ondaren luzeragatik material gama zabalagoa lantzeko aukera ematen du aluminioa, kobrea, latoia eta galbanizatuak, besteak beste. Gainera, zizailarekin konbinatutako puntzonatzeko makina ere aurkeztuko du, CUPRAmodeloa, sistema ezin hobea pieza errektangularretarako eta produkzio bolumen handietarako puntzonaketa prozesuenintegrazioari eta sistema bakarrean zizailatzeko aukerari esker. DANOBATGROUP esperientzien eta abangoardiako teknologien batura da etengabeko garapenean. 60 urte baino gehiagotik hona enpresa lider nagusiek gugan dute jarrita konfidantza.