Skip to main content
2022/03/31

Danobatgroupek berriz ere Korrika babestu du

Danobatgroupek berriz ere Korrika babestu du

Danobatgroupeko kooperatibetako langileak prest dira zapatilak jantzi eta euskararen alde erositako 7 kilometroak elkarrekin korrika egiteko. Apirilaren 1ean, 7an eta 8an egingo dute korrika kooperatibak kokatuta dauden herrietan.

Horretaz gain, eta Korrikaren inguruan ezagutza sustatzearren, honi buruzko galde-erantzunekin barne lehiaketa antolatu du kooperatiba taldeak martxoan zehar.  Harrera oso ona izan duen ekimen honetan parte hartu dutenen artean kamisetak zozkatu dira.

Danobatgroupen hitzekin, hitzarekin eta ekinarekin egingo dugu Korrika.

Euskaraz izango gara!