Skip to main content
2018/04/18

DANOBATGROUPek BIEMHen aurkeztuko ditu fabrikazio aurreratuan garatu dituen azken soluzioak eta industria digitalerako dituen zerbitzu sendoak

DANOBATGROUPek BIEMHen aurkeztuko ditu fabrikazio aurreratuan garatu dituen azken soluzioak eta industria digitalerako dituen zerbitzu sendoak
  • Makina-erreminten industri taldeak DANOBAT eta SORALUCE bere marka nagusiek soluzio aurreratuen garapenaren alde egindakoa erakutsiko du azokan
  • Taldearen negozioek automatizazio maila handiko giltza eskura erako proiektuak gauzatzeko dituzten ahalmenak ere aurkeztuko dira
  • 720 metro karratuko erakusketa gune batean, DANOBATGROUPek balio erantsi handiko zerbitzuetan duen eskaintza eta industria digitalerako duen balio proposamen sendoa ere erakutsiko ditu.

Maiatzaren 28tik ekainaren 1era arte, Makina-erreminten Espainiako Bienalaren beste edizio bat egingo da (BIEMH) Bilbao Exhibition Centren (BEC), eta DANOBATGROUP enpresa taldeak, zeina makina-erreminten eta ekoizpen soluzio aurreratuen fabrikazioan espezializatuta baitago, berriro ere presentzia nabarmena edukiko du bertan.

Taldeak 720 metro karratuko erakusketa gunea edukiko du azokan, 5. pabiloiaren C/03 standean, eta gune horretan DANOBAT eta SORALUCE bere markarik nabarmenenek makina aurreratuen garapenean duten ahalmena erakutsiko du. Azken teknologiez hornitutako makinak dira, egiten dituzten fabrikazio prozesu guztien ahalik eta doitasun eta fidagarritasun handiena bermatzeko.

Bienala taldeak soluzio aurreratuen garapenean egin duen bidea aurkezteko agertokia izango da. Balio erantsi handiko piezen fabrikaziorako bereziki diseinatutako eta sektore estrategikoko fabrikatzaileek, hala nola automobilgintza, aeronautika, tren garraio, energiaren sorkuntza edo xaflaren deformazioaren sektoreetakoek dituzten betekizunetara egokitutako soluzioak besteak beste.

Azokan, halaber, taldeak giltza eskura erako lerroen eta automatizazio maila handiko fabrikazio sistema integralen garapenean dituen gaitasunak erakutsiko ditu. Proiektu horien barruan sartzen dira aurretiko ingeniaritza, fabrikazio prozesuen eta zehaztapen teknikoen azterketa, bai eta ekipoen fabrikazioa eta hornidura eta proiektu osoa prest jartzeko lanak ere.

 

Erreferentea digitalizazioan

Azken aurrerapen teknologikoei esker balio erantsi handiko zerbitzu berriak eskaini daitezke, eta, testuinguru horretan, DANOBAT eta SORALUCE BIEHM azokaz baliatuko dira serbitizazioan duten eskaintza erakusteko, zeinarekin makinen kudeaketa adimenduna eskaini, mantentze lanetarako estrategiak hobetu, ekipoen lehiakortasuna areagotu eta fabrikazio planten ekoizpena optimizatu nahi den.

Beren zerbitzu adarraren barruan, marka biek balio digitaleko proposamen sendo bat dute, informazioaren eta komunikazioaren teknologien azken aurrerapenetan oinarrituta, lantegi eta fabrikazio ingurune adimendunak, elkarrekin konektatuak, automatizatuak eta erabakiak beren kabuz hartzeko gaitasunarekin eraikitzen laguntzeko.

Gaur egun, garapen horiek jada txeratuta daude hainbat industri sektoretako makina eta ekoizpen lerro integraletan, eta lanean ari dira jada munduko hainbat lekutan.

Smart HMI da DANOBATek eta SORALUCEk BIEMHera eramango dituzten zerbitzu digitaletako bat. Interfaze adimendun bat da, zeinak makinarekin lan egiteko laguntzak eskaini eta ekipoaren egoerari eta funtzionamenduari buruzko denbora errealeko informazioa eskuratzea ahalbidetzen duen.

Zerbitzu horrek dituen abantaila nagusiak dira ekipoen erabilgarritasuna handitzen dela, kontrolaren maneiu logikoa eskaintzen duela, programatzen laguntzen duela eta mekanizazio ziklo espezializatuen zein maneiuari eta mantentze lanei buruzko dokumentazioa pantailan aurkezten dituela.

Lagundutako mantentze lanak egiteko erraztasunak ere eskaintzen ditu, bai eta hutsegiteak lokalizatzeko laguntzak, gomendatutako lehengoratze planak eta energiaren kontsumoari buruzko jarraibide grafikoak ere.

Data System da, baita ere, digitalizazioaren alde garatu den eta azokan erakutsiko den produktu bat. Big Dat teknologietan eta datuak atzitzeko eta monitorizatzeko teknologietan oinarrituta dagoen zerbitzu sorta bat da, zeinak makinen egoera ezagututa haien hutsegiteei aurrea hartzen, geldialdiak planifikatzen eta ekipoen produktibitatea hobetzen uzten duen.

Data System da taldearen negozioek sendotu duten beste soluzio digital bat. Industriako hainbat sektoretako fabrikatzaileen ekipoetan instalatuta lortu dute soluzioa sendotzea, eta baliagarria da makinaren benetako kontsumoa kontrolatzeko edo ekoizpenaren kudeaketan eta mekanizazio prozesuetan eraginkortasuna optimizatzeko, besteak beste.

BIEMH azokan, halaber, Control System sistemaren gaitasunak aurkeztuko dira. Fabrikazio lerro automatizatuak kudeatzeko sistema bat da, zeinarekin kontrol prozesuak zentralizatzen eta ekipoen egoeren gaineko ezagutzan eta informazioaren zentralizazioan oinarrituta erabakiak hartzen baita.

Control Systemek, gainera, hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola datu eta adierazle gakoen jarraipena egitea, txostenak prestatzea, prozesuen optimizaziorako informazioa sortzea eta segurtasuna areagotzea.

Bukatzeko, fabrikatzaileek Intelligent Components izenekoak ezagutaraziko dituzte. Makinan txertatutako gailu adimendunak dira, eta ekipoen produktibitatea edo mekanizazio gaitasuna areagotzen dituzte. Soluzioen familia horren barruan dado DAS+ moteltze aktiboko sistema. Jada 70 makinatan instalatuta dago, eta standean ikusgai egongo den SORALUCE TA-M  fresaketa eta torneaketa zentroan ere egongo da txertatuta.

Abangoardiako teknologiako garapen aurreratuak

BIEMH azokan, artezketa, fresaketa eta torneaketa prozesuetan zein teknologia berrietan, hala nola blanking laserrean zentratutako garapenik aurreratuenak ere aurkeztuko ditu taldeak.

BIEMH azokan, DANOBATek Alemanian duen filialak, DANOBAT-OVERBECKek, garatutako artezketa makina egongo da standean. DANOBAT-OVERBECK ehun urte baino gehiagoko historia duen enpresa da, eta barrualdeen, kanpoaldeen, aurpegien eta erradioen artezketan espezializatuta dago. Besteak beste, trokelak eta matrizeak, zeramikazko piezak, errodamenduen eraztunak eta injekzio ponpak mekanizatzeko bereziki diseinatuta dago erakutsiko den soluzioa.

DANOBAT-OVERBECKen IRD-400 modeloak eskaintzen duen abantaila nagusi bat da konplexutasun geometriko handiko piezetan doitasunik handieneko emaitzak lortzen dituela, produktibitate handiarekin.

Artezketa makinak zehaztasun handiko akaberak lortzen ditu, izan ere, B0 ardatz bat dauka eta horrekin 91 gradura arteko biraketak egiten ditu. Ardatzen kontrolari esker piezaren inguru konplexuak barrualdetik mekanizatu daitezke harri bakar baten bidez eta inguruaren trazaketa bakarrean; beraz, produktibitatea ahalik eta handiena da.

Gainera, SORALUCE TA-M makina edo fresaketa, torneaketa eta artezketarako ataza askoko zentro berria aurkeztuko da. Funtzio askoko soluzioa da, produktibitatea maximizatzea bilatzen du, eta eskakizun zorrotzak dituzten osagaien mekanizazio premiei erantzuteko sortu da.

Ekipamenduak fresaketa, torneaketa eta artezketa eragiketak egin ditzake, eta neurri eta forma askotako piezetarako prestazioak eskaintzen ditu, eraginkortasun eta doitasun handiz.

Modeloa trinkoa eta ergonomikoa da, eta ataza askori eta moldakortasunaren betekizunei erantzuten die, produktibitatea eta doitasuna maximizatuta eta piezak prestatzeko denborak minimizatuta.

Xaflaren eraldaketarako teknologien alorrean, blanking laserreko DANOBAT LB ekipamendua aurkeztuko da. Zuntzaren teknologiak laser bidezko ebaketan aplikatuta ematen dituen abantailak eta bobina metalikoak lehengai gisa erabiltzeak dakartzan onurak uztartzen dira soluzio horretan.

Pieza bukatuak bereiztea eta sailkatzea ahalbidetzen duen soluzioa da, eta automatizazio irtenbide bat baino gehiago ditu, bai bobina elikatzeko bai pieza bukatua automatikoki pilatzeko, eta blanking laserra zein tolesteko soluzio guztiak konbinatzen dituen sistema integral bat da.

DANOBATGROUPi buruz

Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, DANOBATGROUPek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.