DANOBATGROUPek bikaintasun zentro bat inauguratu du Shangain
-
Taldeak, nazioartean zabaltzeko kanpainarekin jarraitzeko, bikaintasun zentro berri bat ireki du Txinan dituen bezeroei balio erantsi handiko zerbitzuak emateko.
-
Instalazioak ekipamendu aurreratuak dauzka, eta industri taldeak Asiako herrialdean garatzen duen jarduera komertziala sendotzeko balioko du.
-
Irekiera horrekin, taldeak Txinan duen presentzia sendotzen du eta 25 urte baino gehiagotik Pekinen duen ordezkaritzan garatzen duen jarduera osatzen du.
Txinako merkatuan duen presentzia sendotzeko xedearekin eta bere bezeroei balio erantsi handiko zerbitzua emateko asmoarekin, DANOBATGROUP euskal enpresa taldeak bikaintasun zentro bat inauguratu du Shangain, herrialde asiarreko industri gunerik garrantzitsuenetakoan.
Makina-erreminten eta ekoizpen sistema aurreratuen fabrikatzailearen instalazio berriak tailer bat dauka buruak konpontzeko ekipamenduekin, bai eta ordezko piezen biltegi bat, balio erantsi handiko makinen show-room bat eta bulego gune bat ere.
Bikaintasun zentro hau industri taldeak duela 25 urte baino gehiagotik Pekinen duen ordezkaritzari batzen zaio, eta bertan garatzen duen jarduera osatzeko balioko dio. Gainera, instalazio berriekin zerbitzu berriak gehitu ahal izango ditu Txinako eskaintzan. Zentzu horretan, Shangain ezarritako instalazioak erakusketak eta saiakuntza pertsonalizatuak eskainiko dizkie bezeroei eta laguntza teknikoko zerbitzuak eta prestakuntzak emango ditu, eraginkortasunez eta hurbiltasunez, tokiko ekipo tekniko trebatu bat sartuta, ordezko piezen berehalako entregaren bitartez eta konponketak oso denbora laburrean egiteko aukera eskainita.
“Gure bi marka ospetsuak –DANOBAT eta SORALUCE- Txinako merkatuko ezagunenen artean posizionatzea da Shangain ezartzearen xedea. Gainera, gure jarduera komertziala eta laguntza teknikoari lotutakoa sendotzeko ere balioko du. Gure bezeroekiko harremanak estutzen eta tokiko zerbitzu hurbilagoa, espezializatuagoa eta balio erantsi handiagokoa eskaintzen utziko digun apustua da”, ziurtatu du Oscar Urdangarinek, taldeko zuzendari komertzialak.
Instalazioak, non hasieran 10 pertsonak egingo baitute lan, DANOBATGROUPek Txinan eskaintzen dituen zerbitzuen gama zabalduko du eta Asiako herrialdean salmentak bultzatzeko helburua ezarriko dio bere buruari, Shangai aldean bereziki eraginda, herrialdeko industri gune garrantzitsuenetakoa baita. Taldearen asmoa da urtean 40 milioi euro baino gehiagoko salmenta bolumena lortzea Txinako merkatuan, datozen bi edo hiru urteetan.
“Instalazio berri hauekin, DANOBATGROUPek beste urrats garrantzitsu bat ematen du atzerrian zabaltzeko duen estrategian eta nazioartean ezarpenak egiteko taldea duela urte batzuetatik bere jardute eremu diren merkatu nagusietan garatzen ari den politika berresten du. Gure bezeroei, hornitzaileei, erakundeei eta lankideei oro har adierazi nahi diegu DANOBATGROUP 25 urte baino gehiago ari dela Txinako merkatuarekin konprometituta, eta, beraz, konpromiso sendoa, irmoa eta epe luzerakoa dela. Adierazi nahi die, baita ere, bikaintasun zentro berri honen moduko zuzeneko inbertsioekin agerian geratzen dela Txinak DANOBATGROUPen nazioarteko estrategiarako duen garrantzia", gaineratu du Urdaingarinek.
Pasa den azaroaren 21ean inauguratu zen bikaintasun zentro berria, DANOBATGROUPeko zuzendari nagusi Pello Rodriguezek presiditutako ekitaldi batean. Ekitaldian, halaber, taldeko enpresetako hainbat ordezkari egon ziren.
Inaugurazio ekitaldiak programa erakargarria eduki zuen, eta taldeko bezeroek eta tokiko agintariek bikaintasun zentro berriaren bitartez DANOBATGROUPek Txinako bezeroei eskainiko dizkien balio erantsiko zerbitzuen berri edukitzeko balio zuen.
DANOBATGROUPi buruz
Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, DANOBATGROUPek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.