Skip to main content
2023/11/17

Danobatgroupek eraldaketa digitalean sortzen ari den talentua aitortu du TFG-TFM Mondragon Sarietan

Danobatgroupek eraldaketa digitalean sortzen ari den talentua aitortu du TFG-TFM Mondragon Sarietan
  • Industria taldeak beste urrats bat eman du gazteekin duen konpromisoan, industriaren erronkei aurre egiteko ekarpen berritzaile eta iraunkorrak egiten dituzten lanak saritzen dituen ekimen hau babestuz.
  • Eraldaketa Digitalaren kategorian 80 lan baloratu ondoren, Danobatgroupeko Lehendakaria den Andres Mazkiaranek Asier Mandiola Arrizabalagari y Miren Lur Barquín Torreri eman die saria.

 

Talentuaren garapena eta kudeaketa da Danobatgroupen estrategiaren funtsezko ardatzetako bat. Talentu gazteen prestakuntza prozesuan haiekin duten elkarreragina da makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan erreferentea den industria taldearen kulturaren ezaugarri bereizgarria. Filosofia horrek, industria eremuaren egungo beharrei erantzuteaz gain, etengabe aldatzen ari den etorkizun batera proiektatzen ditu Danobatgroupen ikuspegia eta konpromisoa.

Testuinguru horretan, taldeak beste urrats bat eman du sortzen ari den talentua bultzatzeko, Mondragon Korporazioak sustatutako TFG-TFM Mondragon Sarien 2023ko edizioa babestuz. Ekimen horren bigarren edizioa da, eta 2022-2023 ikasturtean gradu edo master amaierako proiektua egin duten edozein unibertsitatetako ikasleei irekita dago. Sariekin aitortu nahi dira  XXI. mendeko erronkei erantzuteko ekarpen berritzaile eta jasangarria egiten duten lanak.

Zehazki, Danobatgroupek “Eraldaketa Digitalaren Saria” babestu du, zeina eraldaketa digitala bizkortzeko eta industriaren lehiakortasuna sustatzeko bi proposamen onenak saritzen dituen.

Gaur goizean Kursaal Auditorioan, Donostian, egin den zeremonian, Andres Mazkiaranek, Danobatgroupeko Lehndakariak, 2.500 euroko lehen saria Asier Mandiola Arrizabalaga, Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko Industria Ingeniaritza Elektronikoa graduko ikasleari eman dio bere proiektu berritzaileagatik.

Bestalde, bigarren saria Miren Lur Barquín Torre, Danimarkako Unibertsitate Teknikoko Modelizazio eta Konputazio Matematikoko masterreko ikasleaen esku geratu da, eta  1.250 euro jaso ditu egindako lanagatik.

 

80 lan aurkeztuta

Guztira, epaimahaiak Eraldaketa Digitalaren kategoriara aurkeztu diren 80 lan baloratu ditu. Adimen artifizialari, automatizazioari eta robotikari lotutako gaiekin lotutako lanak izan dira.

Fabrikazio aurreratuan erreferentea den taldeak digitalizazioari lotutako gaiekin sentsibilizazio berezi du. “Danobatgroupen eraldaketa digitala gure lan lerro gakoetako bat da. Horrek, gure bezeroen ekoizpen prozesuak optimizatuko dituzten teknologia berriak garatzen uzteaz gain, profil berriak sartzea eskatzen duten negozio aukera berriak sortzeko aukera ematen digu”, adierazi du Lehendakariak.

Taldeak babestutako sariaz gain, sariek lau kategoria gehiago izan dituzte: pertsonetan oinarritutako eraldaketaren MONDRAGON saria, Eneko Unanue eta Mikel Cortés, eta Estíbaliz Arbizu Martínek eskuratu dutena; eraldaketa energetiko-klimatikoaren Fagor Taldea saria, Ander Azpitarte Aretxabaletak eta Pablo Gila Herranzek eskuratutakoa; mugikortasun osasungarri eta jasangarriaren Orbea saria, Mikel Garcia Arruabarrenaren eta Haritz Markaida Velascoren lanak aitortu dituena; eta gizartean inpaktua izango duen finantzen eraldaketaren  Laboral Kutxa saria, Mario Sanz Guerrerok eta Guillermo Villate Castillok eskuratu dutena. Guztira, edizio honetan 37 unibertsitatetatik etorritako 253 proiektuk eman dute izena, bost kategoriatan banatuta.

Ekimen hori Eusko Jaurlaritzak eta Lanbidek antolatutako eta atzo eta gaur bitartean Kursaal Auditorioan egin den Enplegu eta Gizarte Ekonomiako Kongresu Azokaren (FESLAN) barruko ekimenetako bat izan da. Gainera, Danobatgroupek modu aktiboan parte hartu du ekitaldian, stand propio batekin, eta hainbat hitzaldi eskaini ditu bere jardueraren ikuspegi zehatza zuzenean ezagutarazteko.

Danobatgroupek TFG-TFM Mondragon Sariekin duen konpromisoak bat egiten du gazteen artean STEM azterlanak sustatzen dituzten beste ekimen batzuetan parte hartzearekin, hainbat erakunderekin lankidetzan arituz, hala nola Ada Byron edo Gladys sariekin, besteak beste.