Skip to main content
2019/02/12

DANOBATGROUPek presentzia nabarmena izango du Tecnun-en enplegu foroan

DANOBATGROUPek presentzia nabarmena izango du Tecnun-en enplegu foroan
  • Industria taldeak ekimen honen XXVI. Edizioan hartuko du parte hilabete honen 14 eta 15ean
  • Jardunaldi honen helburua enpresak eta erakunde akademikoan ingeniaritzako azkeneko mailak ikasten ari diren ikasleen arteko elkargune bat osatzea da

Industria fabrikazioko sektorean gertatzen ari diren aldaketek profesional mota ezberdinak eskatzen dituzte, ezagutza zientifiko zein teknologikoak dituzten profesionalak bai, baina horietaz gain etorkizuneko industriaren bilakaeran lagunduko duten beste ezaugarri batzuk dituzten profesionalak, proiektuak lideratzeko gaitasuna eta disziplina ezberdinetako taldeak kudeatzeko gaitasuna duten profesionalak, besteak beste.

Eszenatoki honek enpresa eta unibertsitatetik urtero irtetzen den talentuaren arteko harremana estutu beharra eragiten du. Horrexegatik, hartuko du parte DANOBATGROUPek Nafarroako Tecnun Unibertsitateko Goi Mailako Ingeniari Eskolak antolatuta hilabete honen 14 eta 15ean egingo den Enplegu Foroaren XXVI. Edizioan.

Ekitaldi honek enpresak eta erakunde akademikoan gaur egun goi mailako ikasketak egiten diharduten 400 ikasletik gorakoen arteko elkargune izan nahi du. Taldearen presentzia stand baten bidez izango d,a eta foroaren bigarren egunean egongo da jendearentzako zabalik, hau da, hilaren 15ean Tecnunen kiroldegi gunean Donostiako Ibaetako kanpusean kokatuta dagoen Igara eraikinean.

Bertaratuko direnak praktikak egiteko, karrera amaierako proiektuak egiteko edo lan mundura jauzi egiteko lehenengo lanpostu bila dabiltzan gradu eta master ezberdinetako ikasleak izango dira.

“Foro honetan zehar ikasleei gure taldearen errealitatea ezagutzeko aukera emango diegu, berrikuntzak eta erronka teknologikoek markatutako errealitatea, pertsonak beraien karrerako protagonista egiteko aukera ematen diena, beraien garapen profesionaleko líder” Iker Usabiaga DANOBATGROUPeko Gestio Sozialeko arduradunak esan bezala.

Bere iritziz, taldea definitzen duen ezaugarrietako bat talentua kudeatzeko duen eredua da, proiektu kolektibo bat, ezagutzarekiko jakinmina eta etengabeko heziketa garatzen lagunduko duen proiektua.

Horrez gain taldea osatzen duten enpresek –DANOBAT, SORALUCE, LATZ, GOIMEK edo GOITI– eskaintzen dituzten lan aukerak ere ezagutu ahal izango dituzte ekitaldira gerturatzen direnek.

Makina erreminta fabrikazioan eta teknologikoki aurreratutako produkzio sistemetan espezializatuta, DANOBATGROUP nazioartean zabaldutako talde bat da 1.300 profesional dituena.