Skip to main content
2016/01/15

DANOBATGROUPek xafla transformaziorako azkeneko garapenak aurkeztuko ditu Indiako IMTEX FORMING 2016 erakustazokan

Xafla transformaziorako azkeneko garapenak  Bangaloreko IMTEXT FORMING erakustazokako B106 Stand-eko 2 Hallean egongo dira ikusgai urtarrilaren 21etik 26ra bitartean.

Kasu honetan DANOBATGROUPek Indiako merkatuan zuntz bidezko laser ebaketa sistema berria aurkeztuko du DANOBAT xafla bobinatik abiatuta, helburu nagusia prozesatu beharreko materialean aurreztu eta ekoizpena handitzea izanik makinaren denbora hilen murrizketatik abiatuta. Ekoizpen altuko makina bat da zuntzaren teknologiak eskaintzen dituen abantailak laser bidezko ebaketara aplikatuta konbinatzen dituena (efizientzia, abiadura, moldaerraztasuna, mantenimendu minimoa etab.) bobina metalikoak erabiltzearen ondorengo abantailekin (%15era arteko aurrezpena materialaren kostuan eta xaflaren aprobetxamendu hobea).

Sistema honek xafla elikadurako lerro bat eta laser bidezko ebaketa modulu bat ditu, primeran integratzen direnak etengabe lanean jarduteko. Elikadura lerroa bobina askatzen duen hariltzeko makina bat ondulazioa eta xaflaren barne tentsioak kentzen dituen lautzeko makina bat eta lautu edo zuzendutako materiala prozesatzeko biltegiratzen duen begizta batez dago osatuta. Laserrak zuntzezko laser sorgailu bat du, eta baita ebaketa buru bat ere bere mugimendua xaflaren mugimenduarekin konbinatuz beharrezko geometriak lortzeko. Ebakitako piezen irteera sistema ezberdin bidez automatizatu daiteke, errobot bidez, pilatzaile bidez etab. bezeroaren beharren arabera.

Garapen berri honetaz gain, DANOBATGROUPek Indiako merkatuari ikuspegi berri batetik helduko dio bezeroen beharrei erantzuteko neurrira egindako soluzio berriak eskainiz. Makinaz hornitzetik haratago DANOBATGROUP bazkide teknologiko bilakatuko da, azken erabiltzaileekin elkarlanean egindako ingeniaritza soluzioak eskainiko dituen bazkide teknologiko gisa, pieza mekanizatzeko  soluziorik lehiakorrena eta produktiboena eskainiz.