Skip to main content
2017/03/08

DANOBATGROUPeko doitasunezko mekanizazioen negozio arloa, Paris Space Week azokan

GOIMEK S.Coopek, doitasunezko mekanizazioetan eta mekanizazio handietan espezializatuta dagoen DANOBATGROUPeko kooperatibak, sektore aeroespazialerako duen produktu eskaintza erakutsiko du Paris Space Week azokaren hirugarren edizioan, sektore horretako agenterik garrantzitsuenak elkartu ohi diren Europako ekitaldi bakarra.

Azoka aukera ona izango da Frantziako merkatu aeronautiko eta espazialean posizionamendua indartzeko, izan ere, han erakutsiko ditu mekanizatzeko soluzioak eskaintzen sektorean emandako 30 urte baino gehiagotan eskuratutako gaitasunak geometria konplexuko piezak eta aparteko doitasun estandarrak dituzten piezak mekanizatzen, eta material zorrotzak, hala nola altzairu herdoilgaitz eta aluminiozko aleazioak, titanioa, inconela, invarra, brontzea eta kobrea.

Goimek S.Coop.ek zerbitzu integrala eskaintzen du, hornidura kate osoaren kudeaketa barruan hartuta; lehengaien erosketatik pieza mekanizatuaren egiaztapen eta ziurtapenera arte, piezaren mekanizazioa bera, tratamendu termikoa eta gainazalekoa, eta piezaren pintura ere berak eginda. Negozioak doitasunezko piezen mekanizazioan jarduten du, sektore espazialera ez ezik beste sektore batzuetara bideratuta, hala nola makina-erreminten, energia eolikoaren eta ekipo ondasunetara besteak beste.