Skip to main content
2013/04/12

DANOBATGROUPeko xafla transformaziorako dibisioak ate irekien jardunaldiak egingo ditu Australian

DANOBATGROUPeko xafla transformaziorako dibisioak ate irekien jardunaldiak egingo ditu Australian

DANOBATGROUPeko Xafla Transformaziorako Dibisioak puntzonatzeko makina zizaila elektrikoz konbinatuta, CUPRA modeloa,  aurkeztuko du Australian apirilaren 15etik 19ra bitartean egingo diren ate irekien jardunaldietan. Ate irekien jardunaldi hauek DANOBATGROUPen xafla dibisiorako banatzaile ofizialak, CMTS enpresak hain zuzen ere, Victoria herrialdeko Hallam hirian duen showroom-ean egingo dira. Erakutsiko den DANOBAT makina puntzonaketa eta zizailaketa elektrikorako linea bat izango da, CUPRA modeloa, zama lanetarako sistema automatiko bat izango duena  1.500 x 3.000 mm-ko xafla formatoentzako. Puntzonatzeko makina honek zizailarekin konbinatuta hainbat abantaila eskaintzen ditu, eta soluzio ezin hobea da pieza lauki luzeetarako eta produkzio bolumen handietarako. Ate irekien jardunaldi honekin DANOBATGROUPeko Xafla Transformaziorako Dibisioak, CMTSren eskutik, hainbat bisita izatea espero du ezagutzera emateko xafla transformaziorako bere lerroa Australiako merkatuan, merkatu interegarria izatea espero dena.