Skip to main content
2016/11/04

DANOBATGROUPeko zehaztasun handiko mekanizazio negozioa MIDEST 2016 erakustazokan izango da

DANOBATGROUPeko zehaztasun handiko mekanizazio negozioa MIDEST 2016 erakustazokan izango da

DANOBATGROUPeko kide den GOIMEk Koop. E.k, zehaztasuneko mekanizazio lanetan eta mekanizatu handietan espezializatuta dagoenak MIDEST 2016ko E97 standean jarriko du ikusgai bere eskaintza, urtero Parisen egiten den mundu mailako industria azpikontratazioko erakustazoka garrantzitsuenetarikoan hain zuzen ere.

Erakusketa hau oso garrantzitsua da negozio unitate honentzako Frantzia hurbiltasunagatik eta eskaintzen duen zerbitzu motagatik esportaziorako merkatu naturala baita. Era berean, erakustazoka hau aukera ona izango da Frantziako aeronautika merkatuan kokapena indartzeko aeronautika merkatua baita merkatu nagusia mekanizazio arinean, eta mekanizazio astuna garatzeko merkatua ere bai, batez ere equipo ondasunen sektoreari dagokionean.

Enpresak mekanizazio lan arin eta astunak egiteko zebitzua eskainiko du balio erantsi altuko soluzioak eskainiz prezio lehiakorrean bezeroarentzat. Mekanizatu arineko eskaintza ondorengoengatik bereizten da: prototipoetan eta serie laburretan duen espezializazioa, Titanioa, inconel-a, inox etab. gisako material konplexuak mekanizatzean esperientzia eta aluminiozko piezetan esperientzia zabala.

Mekanizatu astuneko eskaintzari dagokionean neurri handiko mekanizazioa aipatu behar da , serie laburrak, ertainak eta luzeak fabrikatzeko espezialitatea eta 6m luzerako piezetan berifikazioak tridimentsionalean egiteko aukera, eta horretaz gain makina erreminta arloko piezen espezializazioa, entregatzeko epea eta zehaztasuna bermatzen dute.

Horretaz guztiaz gain, Goimek-ek erakustazoka honetan azken generazioko SORALUCE FP-16000 multitasking makinari esker lortutako produkzio aukera ezberdinak ere erakutsiko ditu Inbertsio honi esker enpresak gaur egungo produkzio gaitasuna handitzeaz gain, zehaztasun handia eskatzen duten piezetan kalitate zerbitzua indartuko du. Gainera, honek gaur egungo aukerak zabalduko ditu artezketa eta fresaketa operazioez gain torneatzeko aukera ere emango baitu gaur egun arte enpresaren makina parke zabalean ez zegoen teknologia bat hain zuzen ere.

Multitasking makina berriak mekanizazio prozesu ezberdinak aurrera eramateko aukera ematen du, torneaketa, fresaketa, mandrinaketa, zulaketa eta hariztaketa makina bakarrean egiteko aukera ematen baitu osagai ezberdinak eta tamaina eta forma ezaberdinetakoak efizientzia eta zehaztasun handiz mekanizatuz. . Horretarako fresaketa eta torneaketarako SORALUCE H100 buru berria du, hau da, 5 ardatzeko buru jarraia aurkegi konplexuak mekanizatzeko zehaztasun handiko interpolazioak egiteko eta baita abiadura handiko artikulazioak indexatzeko.

Goimek Koop. E.ak zerbitzu integrala eskaintzen du, hornikuntza kate guztia barne, lehengaia erostetik hasi, piezaren mekanizazioa bera, tratamendu termiko/azalekoa eta pintura mekanizatutako piezaren berifikazioa eta egiaztagiria eskainiz. Negozioak zehaztasuneko piezak mekanizatzera bideratu du bere jarduera sektore ezberdinetarako, makina erreminta, aeronautika, energia eolikoa eta trena besteak beste.