Doitasun handia behar duten piezetarako artezketa soluzioak aurkeztu ditu DANOBAT-ek INTEC 2019 azokan, Leipzigen (Alemania)
-
Azoka otsailaren 5etik 8ra egingo da, Alemaniako hirian, eta makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak presentzia nabarmena edukiko du bertan
-
LGak azken teknologia dauka, soluzioa efizientea eta emankorra izatea ziurtatzeko, kalitate ezin hobeko mekanizazioa bermatzeko.
-
DANOBATek erakusketarako leku propioa edukiko du, 2 Halleko B-14 Standean, eta bertan erakutsiko ditu, baita ere, makinen kudeaketa adimentsua eskaintzera, ekipoei balio gehiago ematera, mantentze lanetako estrategiak hobetzera eta errendimendua eta ekoizpena optimizatzera bideratuta duen zerbitzu aurreratuen eskaintza.
DANOBATek diseinuan, prozesuetan eta proiektuetan trebakuntza handia duen profesional talde bat dauka, bezeroarekin elkarlan estuan aritzen dena, haren iritziak adi entzunda, bezeroa ulertzeko eta bere mekanizazio soluzioak bezeroaren premia berezietara egokitzeko.
Lankidetza honi esker makina-erreminten fabrikazioko adituek DANOBAT LG-400 artezteko makina garatu ahal izan dute. LG-400 makina ultradoitasunez artezteko makina bat da, pertsonalizazio aukera handia eskaintzen du, eta makinan erabilgarritasun bikainak lortzea bermatzen du. Horrez gain, jarraipenerako luneta bat dauka CNC batez kontrolatuta, zeinarekin zilindrikotasun egokia bermatzen den.
Doitasunezko osagai hidraulikoak, automozioko piezak, ebaketa tresnak, espekak edo diametro eszentrikoak dituzten osagaiak fabrikatzeko garatu da LG familia.
Gainera, errepikakortasun bikainak ematen ditu, bere granito naturalezko bankadari eta bere motor linealei esker, bai eta gehitu dizkion erregela optikoei esker ere.
Harri buruak hoztutako elektroardatzak ditu, eta gehienez 120 m/s-ko abiadura periferikoa izatea lortzen du, urratzaile konbentzionalez (45-60m/s) edo superurratzaileez (20-120 m/s) artezteko behar den abiadura tarteari erantzunda.
Garapen horrek, halaber, DANOBAT DoGrind softwarea dauka. Software hori intuitiboa da eta erraz erabiltzekoa, eta enpresako ingeniariek garatu dute.
4.0 teknologiak etorkizuneko lantegietarako
Azokan, halaber, DANOBATek industriaren digitalizazioaren alde egin duen apustua ezagutaraziko du. 4.0 teknologiez hornitutako garapen adimendunen eskaintza baten inguruan egituratuta dago, eta bere helburua da benetako fabrikazio inguruneen automatizazioan aurrera egitea.> Kontrol sistema: datuak kontrolatzen, jarraitzen eta gainbegiratzen uzten du, konplexutasun handiko fabrikazio lerroetan.
DANOBATi buruz
DANOBAT makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzailea espezializatuta dago fabrikazio industrialerako soluzio teknologiko aurreratuak eta bezeroen premietara erabat egokitutakoak eskaintzen.
DANOBATGROUPeko kidea da eta MONDRAGON Korporazioaren barruan dago, nazioartean sendo ezarrita dago, eta balio erantsi handiko soluzioak fabrikatzen ditu.