Skip to main content
2022/11/07

"Egunean Behin" lehiaketaren hamargarren denboraldia ere babestu du Danobatgroupek

"Egunean Behin" lehiaketaren hamargarren denboraldia ere babestu du Danobatgroupek

Aurreko denboraldietan bezala, Danobatgroupek babesa eskaini dio “Egunean Behinen" 10. denboraldiari. Irailean hasi zen lehiaketaren sasoi berria, eta zehazki, azaroaren 7tik 14ra bitarteko asteak jasoko du industria taldearen laguntza.

Danobatgroupek euskararekiko eta euskal kulturarekiko duen atxikimendu eta estrategian kokatzen da babesletza hau. Lehiaketa babesteaz gain, Danobatgroupeko kooperatibek lehiaketa honekin bat egin dute, eta motibazio ekintzak abiatu dituzte, langileen artean lehiaketa taldeak sortuz eta parte hartzea bultzatuz.

CodeSyntax enpresak sortutako galdera-erantzun aplikazioaren izenak adierazten duen bezala, lehiakide bakoitzak “Egunean behin” partida bakarra jokatzeko aukera du egunean. 10 galdera erantzun behar ditu. Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, hobeto. 12 asteetan zehar luzatuko den denboraldi hau, aurrekoetan bezala, telebista bidezko zuzeneko finalarekin amaituko da.

 Euskaraz izango gara!