Skip to main content
2016/06/05

Euskara nabarmen BIEMH 2016ko DANOBATGROUPen eta IK4-Idekoren standetan

Euskara nabarmen BIEMH 2016ko DANOBATGROUPen eta IK4-Idekoren standetan

DANOBATGROUP eta berau osatzen duten kooperatibek euskararekin duten konpromisoa berretsi egin zen, berriz ere, BIEMH 2016 erakustazokan. Konpromiso horri jarraituz, Bilboko makina erreminta erakustazokako aurtengo edizioan, DANOBATGROUPen eta IK4-Idekoren standetan errotulazio eta panel guztiak euskaraz ere egoteaz gain, bideo korporatiboa ere euskaraz ikusteko aukera izan zuten bertara hurbildu zirenek; halaber, prentsara helarazitako zein sare sozialen bidez zabaldutako informazio guztia euskaraz ere zegoen.