Fabrikazio aurreratuko soluziotan DANOBATen eta SORALUCEren azken garapenak Metalloobrabotka 2019 azokan, Moskun, DANOBATGROUPen eskutik
-
Azoka maiatzaren 27tik 31ra bitartean egingo da Moskun, eta makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak presentzia nabarmena edukiko du bertan.
-
Danobat eta Soraluce markek industriako aplikaziorik zorrotzenetarako garatu dituzten teknologia aurreratuak erakutsiko ditu taldeak.
-
Industria taldeak bere balio digitaleko proposamena aurkeztuko du, zeina 4.0 industriaren paradigmaren barruan taldeak berak garatu dituen teknologiek osatuta dagoen.
-
Danobatgroupek Moskun duen ordezkaritzaren bitartez Errusian eskaintzen dituen zerbitzuak ere nabarmenduko ditu
Fabrikazio aurreratuko soluzioen garapenaren alde egiten duten apustu sendoa erakusteko asmoarekin, DanobatGroup makina-erreminten eta ekoizpen sistemen fabrikatzaileak presentzia nabarmena edukiko du Metalloobrabotka azokaren hurrengo ediziona, Moskun.
Artezketa, torneaketa, fresaketa, mandrinaketa eta xaflaren eraldaketako prozesuak ekoizpen ahalmen handiz gauzatzeko diseinatuta Danobat eta Soraluce markek garatu dituzten azken soluzioak aurkeztuko ditu taldeak, 2.3 pabiloiko 23E55 standean, 53 metro koadroko erakusketa gune batean.
Era berean, taldeak aukera hau aprobetxatuko du bere balio proposamen digitala aurkezteko, zeina 4.o industriako kontzeptuetan oinarrituta taldeak berak garatu dituen teknologiek osatuta dagoen, adimendunak diren eta ekipo autonomo eta interkonektatuekin hornituta dauden guneak sortzeko lanetan aurrera egiteko.
Danobatgroupek, halaber, Moskun duen ordezkaritzaren bitartez Errusian eskaintzen dituen zerbitzuak aurkeztuko ditu.
Abangoardiako teknologia duten garapen aurreratuak
Taldeak artezketa, fresaketa, mandrinaketa, torneaketa eta funtzio askoko prozesuetan garapenik aurreratuenei buruzko informazioa aurkeztuko du, teknologia berriekin batera, hala nola blanking laserra eta hainbat sektoretarako balio erantsi handiko piezen fabrikaziorako soluzio aurreratuak.
Azokan, Danobatek baldintza tekniko zorrotzak dituzten aplikazioetarako, hala nola hegazkinen motorren osagai kritikoetarako, dituen artezketako soluziorik aurreratuenak aurkeztuko ditu, bai eta trengintzarako eta petrolio eta gas industrietarako aplikazioetarako dituen torneaketa soluzioak ere. Konpainiak soluzio eta zerbitzu teknologikoki aurreratuak eskainiko ditu, horien artean, esaterako, bezeroen premietara erabat egokituta dauden ingeniaritza eta aholkularitza zerbitzuak.
Hegazkinen motorren eta lurreratze trenaren osagai kritikoen fabrikaziorako eta mantentze lanetarako soluzio aurreratuak hornitzen espezialista izanda, Danobatek soluzio apartak eskaintzen ditu hegazkin motorren turbinaren osagai kritikoen fabrikaziorako eta mantentze lanetarako (errotorea, estatorea, alabeak eta ardatz nagusiak) eta lurreratze trenerako, ekipo originalen fabrikatzaileek (OEM) eta aeronautikako mantentze lanetan punta-puntakoak diren munduko enpresek fidagarritasun, ekoizpen eta kalitatean eskatzen dituzten baldintzak beteko direla ziurtatuta.
Danobatek, halaber, petrolio eta gas industriarako soluzio sorta oso bat eskaintzen du, tartean direla makina aurreratuak eta ekoizpen lerro erabat automatizatuak, bai eta giltza eskura erako soluzioak ere, tutu malguak eta hodiak PREMIUM, API eta GOSTen erako nazioarteko estandarren arabera torneatzeko, goi presioko balbulen, balbula bolen eta balbula oinarrien eraztunen mekanizaziorako.
Trengintza sektoreko soluzioei dagokienez, Danobatek soluzio integralak eskaintzen ditu ardatzak, gurpilak, ardatz muntatuak, motor blokea eta bogieak mekanizatzeko, ikuskatzeko eta muntatzeko prozesuetarako, bai eta material gurpildunaren mantentze lan prebentibo, zuzentzaile eta prediktiborako ere. Konpainiak esperientzia sendoa du teknologiarik berritzaileenak dituzten eta trengintzaren sektoreak dituen ekoizpen eta kalitate eskakizunak betetzea ziurtatzen duten ekipo espezifikoen fabrikazio prozesuetan eta garapen lanetan.
Standean ikusgai egongo dira, halaber, Soraluceren fresatzeko makinak, mandrinatzeko makinak eta funtzio askoko soluzioak.
Soralucek merkatuan dauden produktu eta zerbitzuen katalogo osotu eta aurreratuenetako bat dauka fresaketa, mandrinaketa eta torneaketarako, eta, horrez gain, bezero bakoitzaren premia berezien arabera egokitzeko pentsatuta dauden produktuak eta zerbitzuak dira.
Soralucek fresaketa eta torneaketako teknologietan duen ezagutzaren eta esperientziaren babespean eta sektoreko lider teknologiko gisa lortu duen posizioari esker ere Soralucek portiko makinen gama oso bat aurkezten du. Horien artean azpimarratzeko modukoak dira mahai mugikorreko fresatzeko makinak, Gantry erako makinak, funtzio anitzeko makinak, zeharraga finko edo mugikorreko makinak, eta makina horietako buru gama eta beste hainbat aukera ere bai.
Era berean, Soralucek funtzio askoko soluzioak aurkezten ditu. Makina horiek mekanizazio eragiketa bat baino gehiago makina berean batzea ahalbidetzen dute, eta ziklo denborak murrizteko, kostuak aurrezteko eta mekanizazio prozesuen efizientzia handitzeko aukera eskainita. Testuinguru horretan, Soraluce funtzio anitzaren kontzeptua birformulatu du. Izan ere, betidanik torneaketa eta fresaketa ekipo bakarrean batzearekin lotu izan ohi da kontzeptu hori, eta orain, teknologia aurreratuen garapenari esker, artezketa eragiketa ere batu ahal zaie. Azken eragiketa hori da mekanizazio prozesuaren barruan doitasun eskakizun gehien dituen fasea eta balio erantsi handiko pieza industrialen fabrikazioari amaiera ematen diona. Fabrikatzailearen makinen gama osoan sartu daiteke funtzio anitzaren kontzeptu hau.
Efizientzia eta produktibitatea muturrera eramaten dituzten bezeroen eskakizun guztietarako soluzio teknologikoak garatzen ditu Soralucek.
Aurretik aipatutako informazioaz gain, standean Danobat LB makina berriaren gaineko informazioa emango da, zeina bobinaz elikatutako laser bidezko ebaketa makina baita. Produktibitate handiko makina bat da, eta zuntzeko teknologiak laser bidezko ebaketan dituen abantaila guztiak (efizientzia, abiadura, moldakortasuna, gutxieneko mantentze lanak, etab.) eta bobina metalikoak erabiltzeak dakartzan abantailak (%15era arteko aurrezpena materialen kostuan eta xaflaren aprobetxamendu handiagoa) konbinatzen ditu.
Soluzio berri hori menaje aplikazioetarako, zerbitzu zentroetarako eta zisternetarako erabili daiteke, besteak beste.
Etorkizuneko lantegietarako teknologia digitalak
Azokan, Danobatgroupek industriaren digitalizazioaren alde egiten duen apustua ezagutaraziko du. 4.0 teknologiez hornitutako garapen adimendunen eskaintza baten inguruan egituratuta dago, eta bere helburua da benetako fabrikazio inguruneen automatizazioan aurrera egitea.
Azken aurrerapen teknologikoei esker balio erantsi handiko zerbitzu berriak eskaini daitezke, eta, testuinguru horretan, Danobat eta Soraluce Metalloobrabotka azokaz baliatuko dira serbitizazioan duten eskaintza erakusteko, zeinarekin makinen kudeaketa adimenduna eskaini, mantentze lanetarako estrategiak hobetu, ekipoen lehiakortasuna areagotu eta fabrikazio planten ekoizpena optimizatu nahi den.
Beren zerbitzu adarraren barruan, marka biek balio digitaleko proposamen sendo bat dute, informazioaren eta komunikazioaren teknologien azken aurrerapenetan oinarrituta, lantegi eta fabrikazio ingurune adimendunak, elkarrekin konektatuak, automatizatuak eta erabakiak beren kabuz hartzeko gaitasunarekin eraikitzen laguntzeko.
Gaur egun, garapen horiek jada txeratuta daude hainbat industri sektoretako makina eta ekoizpen lerro integraletan, eta lanean ari dira jada munduko hainbat lekutan.
Smart HMI da Danobatek eta Soralucek Metallobrabotkara eramango dituzten zerbitzu digitaletako bat. Interfaze adimendun bat da, zeinak makinarekin lan egiteko laguntzak eskaini eta ekipoaren egoerari eta funtzionamenduari buruzko denbora errealeko informazioa eskuratzea ahalbidetzen duen.
Zerbitzu horrek dituen abantaila nagusiak dira ekipoen erabilgarritasuna handitzen dela, kontrolaren maneiu logikoa eskaintzen duela, programatzen laguntzen duela eta mekanizazio ziklo espezializatuen zein maneiuari eta mantentze lanei buruzko dokumentazioa pantailan aurkezten dituela.
Lagundutako mantentze lanak egiteko erraztasunak ere eskaintzen ditu, bai eta hutsegiteak lokalizatzeko laguntzak, gomendatutako lehengoratze planak eta energiaren kontsumoari buruzko jarraibide grafikoak ere.
Data System da, baita ere, digitalizazioaren alde garatu den eta azokan erakutsiko den produktu bat. Big Dat teknologietan eta datuak atzitzeko eta monitorizatzeko teknologietan oinarrituta dagoen zerbitzu sorta bat da, zeinak makinen egoera ezagututa haien hutsegiteei aurrea hartzen, geldialdiak planifikatzen eta ekipoen produktibitatea hobetzen uzten duen.
Data System da taldearen negozioek sendotu duten beste soluzio digital bat. Industriako hainbat sektoretako fabrikatzaileen ekipoetan instalatuta lortu dute soluzioa sendotzea, eta baliagarria da makinaren benetako kontsumoa kontrolatzeko edo ekoizpenaren kudeaketan eta mekanizazio prozesuetan eraginkortasuna optimizatzeko, besteak beste.
Metallobrabotka azokan, halaber, Control System sistemaren gaitasunak aurkeztuko dira. Fabrikazio lerro automatizatuak kudeatzeko sistema bat da, zeinarekin kontrol prozesuak zentralizatzen eta ekipoen egoeren gaineko ezagutzan eta informazioaren zentralizazioan oinarrituta erabakiak hartzen baita.
Control Systemek, gainera, hainbat abantaila eskaintzen ditu, hala nola datu eta adierazle gakoen jarraipena egitea, txostenak prestatzea, prozesuen optimizaziorako informazioa sortzea eta segurtasuna areagotzea.
Bukatzeko, fabrikatzaileek Intelligent Components izenekoak ezagutaraziko dituzte. Makinan txertatutako gailu adimendunak dira, eta ekipoen produktibitatea edo mekanizazio gaitasuna areagotzen dituzte. Soluzioen familia horren barruan dago DAS+ moteltze aktiboko sistema, zeina jada 70 makinatan instalatuta dagoen.
Balio erantsi handiko zerbitzuak Errusiako merkaturako
DANOBATGROUPek bere balio erantsiko zerbitzuak ere aurkeztuko ditu Errusian. Danobatgroupek Moskun duen ekipoaren asmoa da taldearen bi marka nagusiak –Danobat eta Soraluce– Errusiako merkatuko markarik ospetsuenetakoen artean posizionatzea. Asmo hori lortzeko, industria taldeak Errusian duen ordezkaritzak teknikari adituen talde lokal bat dauka, zeinak laguntza eta zerbitzu tekniko efiziente eta hurbila eskaintzen duen Errusiatik Errusiara. Konpromiso horri esker, konpainiak bere harremanekin dituen harremanak sendotu ditzake, eta zerbitzu lokal hurbilagoa eskaini, aldi berean zerbitzu espezializatua eta balio erantsi handiagokoa izanik.
Danobatgroupi buruz
Industriako fabrikazioari aplikatutako teknologikoen alorrean 65 urteko ibilbidea eginda, Danobatgroupek trebakuntza handiko 1.300 pertsona baino gehiagok osatutako plantilla bat dauka. Taldea erreferentziako eragilea da nazioartean, makina-erreminten sektorean eta industriako fabrikazioari aplikatutako teknologietan.