Skip to main content
2014/09/26

GHH-BONATRANSek kontratu bat esleitu dio DANOBATi ardatzen mekanizaziorako linea baterako

GHH-BONATRANSek kontratu bat esleitu dio DANOBATi ardatzen mekanizaziorako linea baterako
  • Hala, DANOBATek trengintzarako lineak neurrira egiten mundu mailan duen lidergoa sendotzea lortu du.
  • Bi enpresak oso pozik daude INNOTRANSeko enpresa-jarduerekin.

GHH-BONATRANS Indiak DANOBATi esleitu dio trenetarako ardatzen fabrikaziorako linea baten diseinua, ekoizpena eta hornidura neurrira emateko kontratua. Balio erantsi handiko proiektua da, ez baita makinetara soilik mugatzen; instalazio horien diseinua, integrazioa eta martxan jartzea ahalbidetzen duen ingeniaritza espezializatua ere bere baitan hartzen du. Bidaiaren trenetarako, segurtasuna eta erosotasuna handiagoa izatea eskatzen da gero eta sarriago eta beraz, proiektuaren helburua eskaera horri erantzutea izango da.

Kontratu horrekin, trengintzarena bezalako sektore aurreratuetarako neurrira egindako instalazioak hornitzen duen mundu mailan duen lidergoa sendotu du DANOBATek. Enpresak esperientzia handia du neurrira egindako soluzioak mundu osoan ematen eta ezaugarri hori funtsezkoa izan da bezeroarentzat eskaera hori DANOBATi esleitzeko. DANOBATek kontratu garrantzitsuak sinatu ditu Australian meatzaritza industrian prestigio handia duten mundu mailako bi liderrekin. Kontratu horietako bat trenetarako bagoien bogie eta ardatz muntatuen mantentze-lanak eta konponketak egiteko neurrira egindako tailer baten hornidura da; bigarren kontratua berriz, muntatutako ardatzen mantentze-lanetarako linea automatiko batena. Biak meatzetik portura bitarteko garraioa egiten duten bagoietarako dira. Era berea, DANOBATek IRCON enpresa indiarrarekin akordio bat sinatu du bidaiarien trenetarako ardatz muntatuen fabrikaziorako linea automatiko baten hornidurarako. Hiru kontratu horien zenbatekoa 103.000.000 eurokoa da guztira, errekor historikoa DANOBATen eskaera zorroan, eta horrek datozen urteetarako aukerak handitzen ditu. DANOBAT Railways Negozio Unitatearen zuzendari kudeatzaile Xabier Alzagaren arabera, “eskaera horrek DANOBATek azken urteetan I+G arloan egindako inbertsioen arrakasta berresten du, zeina salmenta garbien %7 baita, eta langile kualifikatuak kontratatzeko enpresak duen konpromisoa sendotzen baitu'. DANOBATi buruz DANOBAT Railways Negozio Unitatea gurpildun materialen mantentze-lanetarako eta produkziorako neurrira egindako soluzioetan, nahiz osagai horiek mekanizatzeko makina indibidualetan espezializatua dago. Mundu osoko hainbat industriatarako neurrira egindako soluzioak ematen duen nazioarteko esperientzia luzeak berresten du, DANOBAT dela mundu mailako espezialista balio erantsi handiko gisa horretako proiektuetan.