Goimek, neurketaren abangoardian, Zeiss industriako metrologian enpresa aitzindariaren eskutik
-
Goimekek, Danobatgroupeko enpresak, doitasun handiko neurketa zerbitzua eskaintzen du bere zerbitzu integralaren barruan, balio eta konplexutasun handiko proiektuetarako
-
Geometria konplexuko piezen doitasuneko mekanizazioan espezialista da Goimek, eta Zeiss makinak ditu, bai eta Zeiss fabrikatzailearen beraren laguntza ere, bere ezagutzak zabaltzeko
Goimekek mekanizazio, torneaketa, tresnen fabrikazio eta neurketako zerbitzuak eskaintzen dizkie sektore aeroespazialeko bezeroei. Azken zerbitzu horretarako, enpresak Zeiss-en laguntza dauka, industriako metrologian aitzindaria den enpresaren laguntza, alegia. Laguntza hori funtsezkoa da, horrekin Goimekek sektoreko konplexutasun handiko proiektuei ekiteko beharrezkoak diren gaitasunak eta ezagutzak lortzen ditu eta.
Bi erakundeen arteko harremana 2006an ezarri zen, eta 15 urteren ondoren, harreman horrek emaitzak ematen jarraitzen du. Horren adibide dira Zeiss markako hiru neurketa makinak, zerbitzu hori eskaintzeko tresnarik onenak baitira. Hala ere, makina guztiek trebakuntza handia eta industriako metrologian eta doitasunezko mekanizazio prozesuetan ezagutza aurreratuak dituzten langileen esku egon behar dute, eta Goimeken baldintza hori sobera betetzen da:
- Zeiss Prismo: piezarik txikienetarako makina da, eta mikra batetik beherako ziurgabetasun kota eskaintzen du. Gainera, merkatuko laugarren ardatz sinkronizaturik zehatzena du, Vast Gold burua eta RDS buru birakari bat.
- Zeiss Accura: tamaina ertaineko piezetarako da, eta Goimeken neurketa zerbitzuak eskaintzen duen makinarik moldakorrena. Errendimendu handia duen arren, doitasuna ere zaintzen du. Halaber, profil ezezagunak eta geometria irregularrak neurtzeko software bat du.
- Zeiss MMZ B: neurri handiko osagaiak (6000X3000x2000) neurtzeko makina da. CMM (Coordinate Meassuring Machines) erreminta mota bat, ziurgabetasun kota benetan txikia duena. Vast Gold buru bat ere badu, 600 mm arteko luzerak kudeatzen uzten duena.
Horrelako tresnak edukita errazago da pieza konplexuak fabrikatzea, hala nola konpresoreak, bliskak edo islagailuak. Izan ere, osagai horiek soilik software modulu aurreratuekin eta hardware modulu espezifikoekin neurtu daitezke. Elementu horien doitasunezko mekanizazioan aditua den eta sektore aeroespazialean 30 urte baino gehiagoko esperientzia duen aliatu baten bila bazabiltza, post honetan kontatuko dizugu zergatik aukeratu beharko zenukeen Goimek.
Prozesua
Pieza bat behar bezala neurtuko dela bermatzeko, lehenik eta behin planoaren azterketa sakona egiten da eta bezeroarekin neurtzeko prozesuaren ezarpena adosten da, bezeroari berak ezagutzen ez dituen gaietan aholkatuta. Zeregin hori egin ondoren, off-line programazioa egiten da, programa gauzatzen da eta emaitzen txostena eskaintzen da bezeroak nahi duen formatuan, datuak erraz eta modu produktiboan tratatu ahal izateko.
Adibide batzuk
Neurketa zerbitzuaren barruan, hauek dira egiten diren lanetako batzuk:
- CADen oinarritutako ikuskapena: 3D nominal batekin alderatzeak programazioa errazten eta arintzen du, bezeroak sortutako diseinuaren erreplika egiten dela bermatzen baita.
- Prototipoak eta lehen laginak egiaztatzea: produktuaren lehen laginak kontrolatuta edukitzea ahalbidetzen du, produktua modu errepikakorrean fabrikatzen hasi aurretik. Gainera, sektore aeroespazialean askotan ez dago pieza serializaturik, eta erabakigarria da planoak eskatzen duen sentsibilitatea grabatuta izatea.
- 3D ikuskapena Zeiss Calypso softwarearekin: oso software intuitiboa eta egonkorra da. Izan ere, geometria erregularrerako merkatuan dagoen softwarerik onena da.
Sektorerako proiektu konplexuren bat duzu eta doitasunezko mekanizazioetan aditu baten bila zabiltza? Goimekek hori garatzeko zerbitzu integrala eskaintzen du, sakatu hemen, gehiago jakin nahi baduzu!