2013/07/19
LATZek ebaketarako erremintak aurkeztuko ditu EMO 2013an
DANOBATGROUPen ebaketarako erreminten dibisioak erreminta estandarren gama, aeronautika sektorera zuzendutako erremintak eta erreminta berezien gama zabal bat aurkeztuko ditu Hannover-eko EMO 2013 erakustazokako 03 hall-eko H05 stand-ean.
LATZ barautsak zehaztasun, fidagarritasun eta abangoardiako teknologiagatik bereizten dira. LATZek altzairu azkar eta metal gogorreko ebaketa-erreminta estandarrak eta bereziak eskaintzen ditu industria sektore nagusientzat: automozioa, aeronautika, ekipo ondasunak, etab.