Skip to main content
2014/04/24

LATZen ebaketa-erremintak, funtsezkoak Walter Maringer Ges.m.b.H-rentzat

LATZen ebaketa-erremintak, funtsezkoak Walter Maringer Ges.m.b.H-rentzat

LATZen ebaketa-erremintak funtsezkoak dira Walter Maringer Ges.m.b.H-rentzat, Austrian edozein eratako erreminta, urratzaile eta makineria hornikuntzarik garrantzitsuenetakoa denarentzat. Walter Maringer Ges.m.b.H.-ko Zuzendari Nagusiak 1983an ireki zuen enpresa hau bere emazte Gudrun-en laguntzarekin. Austriako merkatu osoan, ebaketa-erreminta eta urratzaileen hornitzaile lanetan, arrakasta handiz lan egitea lortu zuen, eta gaur egun, Austrian era guztietako ebaketa-erreminta, urratzaile eta makineria hornikuntzarik garrantzitsuenetakoa den enpresako Gerentea da. 30 pertsonako lan-taldea dauka, eta horietatik 10ek herrialde osoko azken erabiltzaileak bisitatzen dituzte; horrek, bere bezeroen behar teknologikoei modu egokian erantzuteko aukera ematen dio. Egoitza nagusian erakusketa tokia eta probetarako gela, 660m2 dituen bulegoak, eta azkenik, ez horregatik garrantzi gutxiagokoa, 900m2 dituen biltegia dauzkate. Bere bezero gehienak automozio, aeronautika eta kateko produkziorako ingenieria orokorreko ordezkoen ekoizleak dira, eta beraz, % 100ean erabiltzen dituzten erreminten fidagarritasunaren menpe daude.

Partner estrategikoak aukeratzea enpresaren lehentasunetako bat bihurtu zen enpresaren hazkunde garaian, eta duela 3 urte hasi zen Walter Maringer Ges.m.b.H LATZekin elkarlan xumean. Epe laburrean funtsezkoak bihurtu dira LATZen erremintak, zehaztasun maila altuak, fidagarritasunak eta abangoardiako teknologiak bereizten dituenak. LATZek esperientzia zabala dauka industria sektore nagusientzako altzairuzko eta metal gogorreko ebaketa-erreminten diseinuan, fabrikazioan eta merkaturatzean. Maringer jaunak azpimarratu du LATZ bere errendimendu altuko ebaketa-erreminten hornitzaile nagusia dela, ez diola inoiz hutsik egin , eta oso zorrotza den merkatuaren beharra asebetetzeko gai den partnerra dela. Maringer-ek, barne hozte zuloak dituzten edo ez dituzten HSSCo eta metal gogorreko errendimentu altuko erremintez hornitzen ditu Austriako gune garrantzitsu guztietako industriak, eta emaitzak beti dira positiboak. LATZek, lana ongi egiteko duen moduari esker, ez dauka inongo arazorik Europako erreminta ekoizle onenekin lehian aritzeko. Maringer -eta bere merkatuarentzat-, LATZ bere herremita ekoizle nagusia eta partnerrik onenetakoa da, eta etorkizun oparoa iragarri du bi enpresen epe luzeko harremanari dagokionez. LATZen instalazio modernoek eta bere kalitatearen kontrolak bermatzen dute, loteen kalitate sendoa eta beharrezko malgutasuna erreminta bereziak azkar diseinatu eta ekoizteko, bezeroaren beharrei erantzunez zulatzeko, otxabutzeko, abeilanatzeko edota fresatzeko izango direnak. Walter Maringer zuzendariak esan bezala, 'Gure bezeroen exigentzia maila altuak, gure jarduera eremuko partner hobe eta leialenekin bakarrik lan egitera behartzen gaitu. Pertsonalki gure bezeroen produkzioaren funtzionamendu perfektuaren arduradun sentitzen naizenez, kalitatea da gure hornitzaileen ezaugarri nagusia. Komunikazioa, erantzute denbora, prestutasuna, logistika eta kalitate-prezioaren ratioa dira gure negozio partnerren aukeraketan kontuan hartzen ditugun beste ezaugarriak'.