Skip to main content
2016/05/27

LG-1000 Artezteko makina berria

LG-1000 Artezteko makina berria

DANOBAT LG-1000 artezteko makina gama honetako makinen hedapen bat da, modelorik handiena bihurtuz. Kanpoaldeak eta barnealdeak artezteko gai den konfigurazio horizontaleko makina honek prestazio gehiago ere baditu eta piezak arteztu ditzake puntu arteko 1000 mm-ko distantzia maximoan. Espeka edo diametro eszentrikoen moduko osagaiak ere arteztu ditzake.

LG makina konplexutasun handiko piezak egiteko sortu da, esaterako ebaketako tresnak, doitasuneko osagai hidraulikoa eta automobilgintzako piezak.

Granito naturalezko bankada duenez, egonkortasun termiko handia bermatzen du. Harri buruan hoztutako elektroardatzen bitartez, harriak gehienez 120 m/s-ko abiadura periferikoa izatea lortzen du, eta urratzaile konbentzionalez artezteko behar den gama osatzen du. Ardatzak motor linealen bitartez mugitzen dira, eta motor lineal horiek CNC sistema batek kontrolatzen ditu erregela optikoen bitartez.

BIEMH azokan aurkeztutako artezteko makinak CNC bidez kontrolatutako jarraipenerako luneta bat dauka. Sistema horren bitartez piezarik lerdenenetan ere zilindrikotasuna ezin hobea izatea bermatu dezakegu.

Harri askotako B ardatzaren konfigurazioari esker, ohiko urratzailezko harriekin zein abiadura handiko harriekin egin daiteke artezketa. Makinak dituen harri buruaren konfigurazio ugariekin, bezero bakoitzari eskatzen duen prozesurako soluzio perfektua eskaintzen zaio.

Erabat automatikoak diren fabrikazio prozesuen eskakizunei erantzuteko, automatikoki kargatzeko DANOBATek garatutako sistema pertsonalizatuak erabiltzen dira, esaterako robota edo portikoa integratuta duten soluzioak.