Rail Depots & Workshops Modernisation 2016 hitzaldia egingo da DANOBATGROUPek babestuta
Maiatzaren 25etik 26ra bitartean tren terminal eta tailerren modernizazioaren gaineko hitzaldia emango da Londresen, ´Rail Depots & Workshops Modernisation 2016´ izenarekin, eta DANOBATGROUPek babestuko du ekintza.
Beste gauza batzuen artean, DANOBATGROUPek tren sektoreko lankide teknologiko gisa enpresak egiten duen lana erakutsiko du, bezeroei soluzio osoak ematenez, proiektua planifikatzen denetik proiektua osorik gauzatu arte, eta tren ekipamenduen bizitza baliagarri luzea bermatuz. DANOBATen ingeniaritzako produktuei eta zerbitzuei esker bezeroei bogieen eta muntatutako ardatzen osagai guztiak desmuntatu, konpondu, berriro muntatu eta ikuskatu ditzakete beraien instalazioetan automatikoki.

Gainera, enpresak bere praktika onak aurkeztuko ditu, baita bogieei eta muntatutako ardatzei mantentze lan astunak egiteko dituen ekipamenduak ere. Bertaratzen direnek DANOBATek tren sektorerako dituen soluzio batzuk ezagutzeko aukera izango dute, 28 produkzio unitate baino gehiago barruan izanda , bai eta lerro osoan erabateko kontrola egiteko eta erabakiak hartzen laguntzeko softwarea ere. Honelako tailerrak dira trenen funtsezko osagaien mantentze lanetarako, esaterako bogieen eta muntatutako ardatzen mantentze lanetarako munduan dauden instalaziorik aurreratuenak.
Era berean, erakutsiko da nola aplikatzen diren algoritmoak eta software funtzionaltasunak DANOBATGROUPen soluzioetan mantentze lan arinetarako, mantentze lanen maiztasuna eta kostua murrizteko tren flota guztiaren gurpilak berriro profilatzen direnean.
Eta bukatzeko, DANOBATGROUP ek saiakuntza banku berritzailea aurkeztuko du, bogieen eta kojineteeen pieza birakarien mantentze lanak egoki egin diren ala ez ebaluatzeko tresna lagungarri eta erabakigarri moduan sortutakoa.